Italiako Giroa

Egun gutxi barru emango zaio hasiera Italiako Giroari, eta honenbestez, fan al zare, tropela webgunearen bitartez egiten dugun koadrilako porran parte hartzeko zeuen txirrindulari taldia osatzen. Laguntza bezala, todociclismo eta esciclismo webguneak ikus ditzakezue.

Iaz, Italiako Giroan, 18k hartu genuen parte, eta aber ba aurten zenbat animatzen garen.

Normalian parte hartzen dogunok, badakigu zein den funtzionamendua. Aurrekotan parte hartu ez dauen koadrilakoren batek parte hartzea nahi badu, tropelako webgunean erregistratu, taldea osatu, eta Aurrera Bolie tropeltxoan bere taldea sartu besterik ez du egin behar.

1.- Bakoitzak 10 euro jarriko ditu (Sariak aurrerago finkatuko dira).
2.- Porrako lehenak, EKAINAREN 16an Leintze elkartean egingo den bazkaria DOAN izango du.
3.- Porran azken hiru postuetan geratzen direnek, bazkaria egiteko ardura izango dute Leintze elkartean. Ideiak hartzeko hemen duzue Arguiñanoren webgunea.

Iaz Udalako Bizikleta Igoera egin bagenuen (Hemen argazkiak), aurten EKAINAREN 16an Aramaioko Barajuen auzora egingo dugu bizikleta igoera. Egun horretan 10:00etan elkartu, igoera burutu, Barajuen-en Axpe-n soziedadian hamarretakoa, eta ostean, Leintze elkartean egingo dugu bazkaria.

Azkenik, esatea, taldea osatzeko epea, maiatzaren 12an, 13:00etan bukatzen dela. Eta argi, Tropelako listan azaltzen diren txirrindulari askok, ez dute azkenean parte hartuko, hortaz, emaiozue zeuen taldeari, ostiralean edo zapatu goizean, begiradatxo bat.

Agur!

Berako mendi lasterketa

Argazkixan ikusi leiken moduan, termita batzuk, maiatzeko zubixan, nafarrua aldian izan gare, bestiak beste, Beran ospatu den mendi lasterketari jarraipena egiten.

Honetan ere parte hartu hartu du Alkortak, eta nola ez, termitak ere bertan izan gara bera animatzen!

02:22:24 denbora eginez, bere kategorixan, 167. postuan amaitu zauen. Berak esan dozkunez, ekainaren 3an, Espainiako txapelketarako baliagarria den Sabiñabigoko probara begira (38 km) burututako proba izan da Berakoa. Guk behintzat ezinobeto ikusi genion.

Hurrengo karrera, Aramotz-ekoa izango du Alkor-ek, maiatzaren 13an, eta hemen Alkor, espero dou ez bada onenen artian, pixkat sufritzen ikustia eh, sasoia ez jatzu falta ta! Gainera, Sabiñabigo, bertara animatzen fateko, urrin geratzen jaku…

Hemen bertako argazki batzuk.

Honetaz gain, zubixan be, Irurtzun-en kokatzen den Erga mendian ere izan ginen, Ima, Eneko, Egidazu eta Mon. Bertako argazki batzuk hemen.

Ondo aprobetxautako zubixa, bai ba!

Galdos-en nondik norakuak

Salamanka, Leon, Kantabria eta Baztan inguruak ezagutzen ez dutenek, badute nori aholkua eskatu. Izan be, Galdos-ek Aste Santuko egunak eta maiatzeko zubixa aprobetxatu ditxu, inguru hauek ezautzeko. Andorra aldian be izan dala jakin dou, baina hemen suposatzen dou eskiatzen izan dala.

Ikusten dozuen moduan alde batetik bestera ibili da, eta batian Josu oñatiarrarekin eta beste batian Bearekin, inguru politxak ezautu dituela esan dozku.

Ah! Oin dala gutxi, doktoretza bukatu dau Galdos-ek eta horregatik, ZORIONAK mutil!

Aloñako Igoera

Mendi lasterketa denboraldia hasi da Alkortarentzat. Aurrekoan komentatu genuen bezala, burubelarri dabil Alkor, mendi lasterketak preparatzen, eta preparazio horren emaitza izan da domekan eginiko lasterketa paregabea.

Aloñako igoeran izan zen Alkor eta nahiz eta beroak kalte egin, 136. postuan sailkatu zen, 1:44:33 denbora eginez.

Alkor animatzen izan giñenok, ostean, Aloñatik Urbia aldera mendi buelta politxa egin genuen, tartean hainbat tontor eginez. Bokata jan bertan, eta buelta etxera. Egunpasa politxa!

Hurrengo lasterketa, domeka honetan, hilak 29an du Alkorta-k. Berako mendi lasterketa erdia. Eta termitak ere han izango gara Alkor animatzen!

Bidebatez, Alkortari animoak eman nahi dizkiogu, izan be, badakigu helburutzat zuen Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko egin den zozketan, ez duela zortea izan. Animo Alkor!

Aloñako Igoera-ren argazki gutxi batzu hemen.

Frontenis txapelketaren lehen emaitzak

Koadrilako I. Frontenis txapelketak baditu lehen emaitzak. Sorpresarik ez da izan, eta faboritoak nagusitu dira.

Lehen jardunaldiko emaitzak:

A Taldea
Poto – Perea Jr (40 – 24)
Eneko – Iñi (32 – 40)

B Taldea
Peri – Mon Jr (40 – 23)
Arku – Axpe (Atzeratua)

2. Jardunaldia (Apirilaren 23tik 29ra)

Poto vs Iñi
Eneko vs Perea
Peri vs Arku
Axpe vs Mon

Silvretta eta Grand Paradiso

Mendiko eskia gustoko dutenentzat apropos aproposa izan daitezke Austria, Suitza eta Italia artean kokatzen diren Silvretta eta Grand Paradiso parkeak.

Bertan izan dira Aste Santuetan, beste hiru arrasatearrekin batera, Axpe eta Iñi.

12 bat egun izan dira bertan. Lehenik eta behin, Austria eta Suitzan izan ziren, Silvretta parkean. 5 bat egun, egunero bostpasei orduko trabesiak eginez. Ostean, Italiako Aostako haranera joan ziren eta Grand Paradiso parkean bi eguneko trabesia egin zuten.

Oso pozik etorri dira biak egindakoarekin. Gainera eguraldia lagun izan dute, eta elurrarekin ere ezin kexatu!

Abentura honetako argazkiak hemen ikus ditzakezue.

Erras Besaide-ko irteeran

Besaide Mendizale Elkarteak antolatutako eski-irteera batean izan da Errasti Aste Santuetan. Kasu honetan, Alpeetara izan da irteera, eta bertan astebetez, eskiatzeko parada izan dute.

Bidaia honetan, Errastik 30 urte bete ditu, eta argazkian ikus daitekeen bezala, ondo asko ospatu zuen bertara gerturaturako beste lagun batzuekin!

Hau gutxi ez, eta bueltan Adunako sagardotegi batean bazkaltzeko aukera izan zuten bidaian parte hartu zuten denek!

Bidebatez, koadrila guztiaren partez Erras, eta berandu bada be, ZORIONAK eta urte askotarako!

Maroko aldeko abenturak

Herrarte, beste hiru lagunekin batera, Maroko aldean izan da Aste Santuetan. Laukotea, 12 bat egun egon da bertan eta tarte horretan, hiru lekutan egon da batez ere.



Marrakech-en lau egunetan izan ziren. Ostean, beste lau egunez Ouarzazate, Merzouga eta Zagoran izan ziren. Bertan, besteak beste, desertua, palmeralak eta Todra eta Dades-eko arroilak “gargantak” ikusteko aukera izan zuten.

Azkenik, Atlas mendikatean, trekking bat egiteko eta herri berebereak ezagutzeko aukera izan zuten.

Bere esanetan, duda barik, bidaia gomendagarrixa! Beste hiru argazki hemen ikus ditzakezue!

Artaza-ra egunpasa

Gaurko egunian, apirilaren 16an, Apo-k 29 urte beteko lituzke. Pirinioetan izandako zoritxarreko ezbehar baten ondorioz, jada ez dau gure artian.

Aste Santuko jai egunak aprobetxatuz, Oihana, Txetxi, Haritz, Elena, Izadi, Skritx, Albis eta Balerdi, Artazan izan die, bertan, Apo-ren oroipenean jarrita dauen plaka bisitatzen.

Bidean zoazela, lorak batu, eta Apo-ren plaka apaindu zuten.

Argazkietan ikus daitekeen bezala, eguraldixa lagun izan zuten eta hori dela eta, zelai batean bazkari goxo bat dastatzeko aukera ere izan zuten. Oso ondo pasau zutela esan daue!

Poto, Albes, Aitzi eta Olaia Candanchun

Koadrilako askok gustoko dute eskiatzea. Horien artean daude Poto, Albes, Aitzi eta Olaia.

Aste Santu hauetan, ez dute honetarako aukera galdu eta Candanchu aldian izan dira, denboraldi honetan izan diren elur egun apurrak aprobetxatzeko asmotan.

Aste Santu zuriak beraz laukote honentzat! Bueno, laukote baino, boskote, izan be, azken orduan Arku ere bertaratu zan eta…

Hurrengo urtean, gehiago eta hobeto!