Eup,
Txinan egon naz pare bat aste lanetik eta erretrato batzuk bielketan dotzuet…
Kaixo denoi:
Zer moduz? Ni hemen nabil, dagoeneko igaro det nire lehenengo astebukaera Monterrey-en, eta ez da gaizki joan. Zapatu goizean buelta bat ematera joan nintzen, erreka eskinatik doan paseotik eta atsaldean Tigres-Pumas futbol partidua ikustera joan nintzen. 2-0 amaitu zen partidua Tigre-en alde.
Domekan berriro joan nintzen erreka eskinako pasiora, paseo osoak 9km ditu (2 buelta eman nutzan). Goizean hoteletik irten nintzenean nahiko lainotuta zegoen, baina itzultzean eguzkiak irten eta orain kangrejuak baino gorriago nago.
Beno, ondo segi eta hurrengorarte
ENEKOUrtia ondo amaiketako, Txetxi, Gogor, Ini eta laurok, Gabon zaharretan, Udalaitzen egon ginen. Hona hemen bertan ataratako argazkixa.
Formalak izan!
Astebukaeria aprobetxau guran, Axpe eta konpainia, Bergara aldian izan zien aurreko astebukaeran, bertako urteroko ferixa famosua ikusten. Ostian, zer eta Udala aldian bazkaltzeko parada auki zauien. Txarto bez!
Aurreko domekan, Kepa, Inaxio azkoitiarrak eta hirurok, Edinburgoko erdi maratoian hartu gauen parte (21 km). Fenomeno pasau gauen. Pena, Koldok azken momentuan ezin izan zauela parte hartu.
Denboria gutxienekua (1’40). Ostian eta batez be ganoraz izerditu ostian, laurok ondo merezitako babajana auki gauen.
Besteik ez. Gorantziak Edinburgotik!
Karapaixo ta guzti… hola bai!!!
Epa termitak!!!!
Oin hiru lau zapatu bilboko errekan ibili ginen lagun batzun itsasontzian, aspaldiko labien aztarnak, itsasuntzi fabrika abandonatuek, etorkizuneko bilbotar arraunlarixek…. eguzki goxue ta bilbo ezautzeko beste ikuspuntu bat! Hemen argazkixek!
Laster laster arte!!!
Ondo bizi, oihana