West Highland Way


Aupa, gente.


Zer moduz fan die San Juanak ba? Ondo espero! Argazkixetan bentzet ondo ikusten jatzue…


Neu ostera, Onintzakin West Highland Way, Glasgow ingurutik, Fort William-era doian 6 eguneko trekking-a egon naiz itxen. Onintzak beti auki izen dau buruan bide hau itxeko asmua, eta nik be ezin planai ezetzik esan. Nahiz eta eguraldia oso kaxkarra izen (Typical Scottish…), 4 euri egun, bata lainotuta eta bakarra eguzkitsua, merezi izen dau, 150 km-ko luzeria dauken trekking hau itxiak.


Batetik, Lomond lakua eta bestetik Glencoe izeneko mendikatia zeharkatzen ditxu, eta parajiak izugarrixak dia. Penia eguraldixa baina bueno, behintzet de lo malo malo, midges deitzen jakuen moskitu txiki eta nazkagarrixak ebitatzia lortu dou. Bero itxen dauenian (uztaila eta abuztuan adb) zonalde honetan ibiltzia ixa ezinezkua da, moskituak nonahi daz ta…


Bueno, ba sin mas, hemen bertan atarako argazkixak.


Take care and see you soon.


Ima

Glencoe – Ben Nevis


Aupa, gente! Ze moduz zabizte ba? Ondo espero!


Oin dala pare bat aste, laneko lagun batzuaz Glencoe eta Ben Nevis-en egon nintzen de camping. Glencoe, Highlands-etan dauen mendikate zoragarrixa da, eta Ben Nevis aldiz, Erresuma Batuko mendirik altuena (1.344 m).


Egon ginen hiru egunetan, eguraldixa ezin hobiaua!


Hurrengo astian aldiz, West Highland Way, Glasgow ondotik Fort William-era doian 6 egunetako trekking-a itxera noia. Jarrikot be blogian hemengo argazkixak.


Bitxartian hona hemen oin dala bi asteko abenturen fotografixak.


Zaindu!


Ima


 

Mexikoko abentura gehixau



 

Aupa!

 

Ostiralean lanetik irtetzean Saltillo izeneko herri batera joan ginen, bidean garagardoa erosi, eta garagardoa edaten joan ginen bide dana. Gero Saltillon errekauak egiten ibili ginen (dena kotxean eta garagardoa edaten..).Goizeko ordubixetan eta 4 bat litro garagardo edan ostian lotara fan ginen.

 

Sapatuan eguerdiko 12tan etorri ziren nire bila, eta lehenengo gauza, garagardoa erostera fatea izan zan. Gero errekau batzuk ein eta gero jaira, banketeak egiteko leku batera joan ginen, eta bertan jatekoa, edatekoa eta musika grupo bat zauen. Bertan egon ginen, jan edan eta dantzan (nik dantza larrei ez) atsaldeko 8ak arte. Ondoren Los Rieles izeneko taberna batetara joan eta han edan eta dantzan aritu ginen goizeko 3:30arte.

 

Domekan nire bila etorri ziren goizeko 10etan, eta motokrosean ibiltzera eraman ninduten, nahiko ondo egon zen, eta ez nintzen asko jausi. Atsaldeko 3etarako bueltau eta dutxa baten ondoren lankide baten gurasoen etxera joan ginen, bertan elkartu bait zen familiakin, Mexikoko futbol ligako finala ikusi eta barbakoa bat egiteko, bertan aritu ginen jan eta edaten, eta atsaldeko 8etan hotelera buelta, maleta egin eta lotara agudo.

 


Holan joan da nere astebukaera, egia esan oso ondo ibili naiz. Argazki gehixau hemen.

 

Ondo ibili

Eneko