Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Tangshan2


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz dena? Nik dagoeneko egin ditut 6 aste Tangshanen, dagoeneko itzultzeko irrikatzen nago, eskerrak datorren ostegunean horrutza noala. Gaur, 20 egun segidan lanean ibili eta gero jai eduki degu, pieza bat falta zelako, eta Tangshan hiria ezagutzeko erabili det, ez dau gauza handirik, 1976an lurrikara handi bat izan zen eta dena txikituta geratu zen, orain dena berria da eta interesanteena parke bat da, bertan egon gera.

 

Bihar berriz ere lanera, 3 egun geratzen zaizkit pieza berri bat egin eta itzuli ahal izateko, espero dena ondo irtetzea…

 

Ondo ibili eta osteguneko txikiteorarte!!!!

ENEKO

Tangshan


Kaixo denoi:

 

Hemen jarraitzen det, Txina aldean, seguruenik beste 3 astetarako edukiko det. Astebukaera hau lanean igaro det, sapatuan 11 ordu eta gaur domeka ere ordubiak arte lanean, baina azkenean amaitu det lehenengo pieza, hori isaten da zailena, hori eta gero gauzak normalean aguroago joaten dira…

 

Aurreko astebukaera ezberdina izan zen, nire lankide batzuk etorri bait ziren Beijing era, Makina herramienta feria bat zegoen, eta astebukaera eurekin igaro nuen. Sapatuan afaria eta mozkorra, eta domekan “The great wall” ikustera joan ginen. Astelehenean itzuli nintzen Tangshan era.

 

Ondo ibili eta laizter arte.

ENEKO

Txinan berriro…


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Batzuk jakingo dezuten moduan, txina aldean nabil, dagoeneko 2 aste egin ditut bertan. Ez det orain arte berririk jarri blogean, ez bait det ezer interesanterik egin, egia esan orain arte ez dut ezer egin.

 

Oraingoan Tangshan izeneko hiri batetako auzo industrial batetan nago, eta ez dago ezer ikusteko eta ez ere egiteko. Hotela ez dau gaizki, fabrikatik 50 metrora dago, eta fabrikakoa da, horrenbestez egunero hoteletik lanera eta lanetik hotelera…

 

Gauza interesante bakarra, bizikletan joaten nizela lanera, naiz eta fabrikako atea 50 metrora egon, gero nik lana egiten dudan pabelloia 5 minutura bizikletan dau. Argazki batzuk jarri ditut.

 

Ondo segi eta hurrengo asterarte (espero gauza interesantiauekin.)

ENEKO

Chan Chuneko azken egunak


 


 


Kaixo denoi:

 

Zelan doa dena? laster ikusiko gera, dagoeneko amaitu baitut lana, eta hegaldia aurreratu det asteazkenera, horrenbestez, osteguneko poteorako eta ostiraleko poteora ere helduko naiz!!!! Banuen gogoa…

 

Beno azkenengo argazki batzuk jarri dizkizuet, aurreko zapatuan eguna libre naukan, eta eguraldi nahiko epela (-5ºC) zegoela aprobetxatuz, pasiuan irten nintzen, eta parke batetan laku izoztu bat aurkitu eta jendeak gurutzatzen zuela ikusita, ni ere animatu nintzen.

 

Bestela astea nahiko lasai joan da.

 

Laster arte

ENEKO

Chan Chun


 

Kaixo denoi:

 

Zelan joan ziren haratusteak? Hemen ez da horrelakorik ospatzen. Nik astebukaera gogorra eduki det, lanean aritu bait naiz sapatu eta domeka. Hala ta guztiz ere argazki batzuk jarri dizkizuet. Aurreko domekan lagun baten etxean egon eta bere amak Dunplinak sukaldatzen erakutsi zidan, egun horretako argazki batzuk jarri dizkizuet. Astean zehar txakurra jatera joan ginen, haragia ikusten den argazkian dena da txakurrez egina, odolosteak, belarriak saltsan, eta haragi errea…

 

Hemen eguraldia -20ºC inguru jarraitzen dau, gainera elurra ere egiten badabil…

 

Hemen argazkixak.

 

Ondo segi

ENEKO