Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Iratxe

Abenduko azken egunetan, zer ein jakin ez eta hori dala eta, baten batzuk (Mon, Ima, Eneko, Erras, Egi, Albes eta Olaia) Iratxe (Lizarra) aldian izan gare egun batzuk pasetan.

Jurramendi mendira igo, Play Station-ian jokatu, pelikula bat edo beste ikusi, poteua Lizarra aldian…

Nahiz eta hotza galanta izen, egixa esan, oso ondo pasau dou. Hemen bertako argazki batzuk, ikusi deizuen.

Agur!

Klaseko afaixa



Aupa, gaztiak!


Aspaldixan ez dot Edinburgoko ezebe sartu eta hori dala ta hemen dauketzue aurrekuan auki gauen ingeleseko klaseko afaixan pare bat argazki. Imaginau al dozuen moduan, pupurri haundixa dau klasian (polaka pare bat, txeko batzuk, espanola bat edo beste, Tibet-eko neska bat, frantsesa bat…).


Bestela hemen, fenomeno nabil! Ingelesa ikasten a tope, lanian be banabil fregaplatos eta kamarero lanetan esperientzia apur bat hartzen. Eta noizian behin, pinta bat edo beste be edaten dou. Nahiz eta mendirik ez egon Edinburgon, etxe onduan dauketen Arthurs Seat izeneko tontorrera be faten naiz sarritan.


Ala ba, besteik bez!


Ondo segi eta laster arte!


Portzierto, Santamas bazkaixan asuntuan nobedadeik bai???

Zapatu honetan Orixora


 


Aupa, jende!


 


Zapatu honetan Orixora, Anartz eta Leirengana goiazela jakinazteko idazten dotzuet.


 


Hau da plana: 10:00etan Arbolapetan juntau, Orio edo inguruko menditxo light batera igo (Pagoetara adibidez), Anartzen eta Leiren etxia ikusi eta Orio edo inguruetan bazkaldu. Gero poteua egongo da, zelan ez.


Animau!

Ostiralien bueltan etxien!


 


Kaixo denoi:


 


Azkenean amaitu ditxut hemengo lanak, behintzat aurtengoz, datorren urtian honutza bainator berriro. Aurreko egunean egon nintzen jatetxean arrak jan nituen, pintxo baten ipini eta sutan erreak, ez dira txarrak egia esan. Ostiralerako bertan egongo naiz poteorako puntual, ez dakitzue zelako gogoa daukadan hortarako.


 


Hemen azken argazkixak!


 


Ordurarte, ondo ibili!

Santamas bazkaixa


Aupa, gaztiak!


Santamas egunerako gero eta gutxiau falta da (hilabete eskax) eta hori dala ta, Eneko eta bixok, Santamas bazkaixa organizatzeko iniziatibia hartu dou. Pentsau dou, kontrako iritzirik ez badago behintzat, Kataiden itxia. Garibai-en hartuko geuke 14:35ean Pesako autobusa eta 15:00etan izango litzake bazkaixa.


Badakizue zela funtzionatzen dauen honek. Lekua hartzeko, lehenengo eta behin, jakin in bihar zenbat goiazen. Baietza edo ezetza emuteko epia, abenduak 2 jarri douKontuan hartu. Abenduak 2. Albiste honi erantzunez, Eneko edo neri e-mail bat bidaliaz edo SMS bitxartez be esan al dozue animetan zarien ala ez.


Printzipioz fiantzarik ez dou jarriko. Zapatua izanda, seguru gaz, bat edo bestek ostiralian, Santamas bezperan, kristona harrapauko dauela eta ondorixoz, kale ingo dozkula baina bueno, ze ingutzau ba, urterokua!


Ala ba, gora Santamasak!

Txinako berriak



 


Kaixo denoi:


 


Oraindik hemen jarraitzen dut. Nahiko aspertuta nabil, oraingoan bakarrik etorri bainaiz, eta gainera -15ÂșC kin, ba ez dau gogo larregi pasiuan bakarrik ibiltzeko kaletik. Egunero lana eta gero lo, noiz behinka jatetxeren batera. Hemen daukazue jatetxe batetako argazkiak. Bertako espezialitatea, hezurren barruko muina jatea. Hor nabil ni nere abilidade dena erakusten pajitatxoa eta hezurrarekin. Aprobetxau poteoak! ez bait dakigu eta noiz izango den azkena!!!


 


Ondo segi eta laster arte!