Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Termitxotx 08!!!

TERMITXOTX 08!!!

 

Termitismo osuai deixa!!! Apirilak 5erako, Larunbata, kostaldian sagardotegi plan bat sortu guran gabitz Oriyoko termidelegaziñotik. 

 

Bi aukera ezberdiñen artian gauz ta parte hartu gura dauienen artian sondeo bat eittia ebatzi dou..

 

Lehengo aukeria, ta gure artien indar geixen daukena, kotxiekin eguerdi partien oriora etorri, sagardotegixan bazkaldu ta Zarautzera jeistia izango zan. Behin Zarautzen kotxiak aparkauta itxi ta parrandatxua bertan bota. Lo Oriyon eittia proposatzen da, batzuk koltxoietan, bestiak esterilla ta sakutan, ahal dauenak argiñanon alabiaz,… Zarautzetik Oriyora autobusak dauz gabez, ta kotxiak zarautzen geratuko zien ta urrengo egunian jasoko genittuen.

 

Beste aukera Autobusa alokatu ta gabien Arrasatera bueltatzia izango zan. Erosua bai baina askogatik sosuaua.

 

Beraz antolakuntzatik proposatzen doguna Bozketa bat da. Epia Ostiralak 29 ta egin biher dan aukeraketa da Erdiabentura plana edota Inserso planen artian.. Beraz atara barrutik euskal jaixetara 16 urtekin juaten giñaneko espiritua eta bozkatu! Ez gabitz Kanpaña eitten!!! 

 

Sondeuan emaitzakin egitarau ofiziala erabaki ta bialduko jatzue.

Bueno Termitismo, partehartzera gonbidatuz muxu bana Oriyotik!!!

 

Leire ta Anartz

Afaixe


Aupa! Aspaldixan bloga nahiko soso xamar daukou (Partizipatibuaua izatea ez litzake gaizki egongo – Ikus bestela beste blog hau – http://www.goiena.net/blogak/azkenpote) eta hori dala eta hemen dauketzue ikusgai, azaro partian, Edinburgon gazen eta Dublinetik bisitan etorritako Arrasatearren eta Bergarararren “partyxan” argazkixa.


Por cierto, karnabalak ondo fan die? Argazkirik badau? Justu justu dakit ta zertaz jantzi zineten…


Ala ba, gorantziak danoi Edinburgotik.

Haratuztiak (2)


Egun  on, aratuztezaleok!


Termiten karnabaletako komiziñue barriro juntau da eta beste nobedade batzuk daz:


Pentsau dou aurtengo tema printzipala izengo dala: AFRIKAKO TRIBU.


-ZELAN JANTZI: malla edo fraka eta niki baltza, peluka afro, mosua baltz pintauta, flekodun minigona, fleko batzuk eskuetan…


-KONPLEMENTOAK: lantza, eskudua, tambora edo tan-tan-ak.


-KARROZA: (hau igual larreitxo da…): jaiko moduko bat silla baten erueteko, lapiko haundi bat eta barruen esploradore bat…


Pentsau gauen hoba dala danok bardin jastie. Hola anbiente geixau sortu leike… (baiñe abilidad libre !!!)


Gero arte !


Ohiana : noiz juntau bida barriro komisiñue ?nik gona prototipo bat ein dot…

Karnabalak 2008

Aupa kuadrila!!


Karnabalak datozela eta ganoria atara inbieko da. Zapatuen (otsailak 2) bazkari herrikoia dau ta txartelak hartu bidie. Ostiral atsaldien txartelak hartu inbidie osea ke emun zuen izenak emailez Herrarte edo Oihanai. Galderrei ez erantzun ze ez dauko ganorarik.!!


 


IHAUTERIETAKO GAIA: munduko herriak :Eskimal, mexikar, boskimano, txinatar, indiar, Afrikar, moro, budista, lapon, arabiar, hawaiar, ijito…

Animatu eta ez izan bailarako sosonguenak!

Edinburgh elurtuta


Aupa, gaztiak!


Hemen dauketzue ikusgai, aurrekuan, Edinburgora etorri bezain laster aurkitu gauen panoramia. Esaten daue, ez dala oso ohikua izaten Edinburgo elurtuta ikustia (hotza bai, hori bai), baina aurrekuan bentzet ganoraz in zauen, nahiz eta gero agudo kendu.


Egoeria aprobetxatzeko asmuakin, goiz pasan, Koldo eta bixok Arthurs Seat-era juan ginan, bertatik zauen bistia ikusteko…


Ondo ibili!