Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Tigres – Pumas


 


Kaixo denoi:


 


Zer moduz? Ni hemen nabil, dagoeneko igaro det nire lehenengo astebukaera Monterrey-en, eta ez da gaizki joan. Zapatu goizean buelta bat ematera joan nintzen, erreka eskinatik doan paseotik eta atsaldean Tigres-Pumas futbol partidua ikustera joan nintzen. 2-0 amaitu zen partidua Tigre-en alde.


 


Domekan berriro joan nintzen erreka eskinako pasiora, paseo osoak 9km ditu (2 buelta eman nutzan). Goizean hoteletik irten nintzenean nahiko lainotuta zegoen, baina itzultzean eguzkiak irten eta orain kangrejuak baino gorriago nago.


 


Beno, ondo segi eta hurrengorarte

ENEKO

Mexiko


 

Kaixo denoi:

 

Hemen nau berriro, nire laneko beste bidaia batean. Oraingo honetan Monterey-raino (Mexiko) ekarri nau nire bidaiak. Lekua ez dau gaizki, nahiz eta desertu erdian dauen eta 45ÂșC egiten dituen. Momentuz heldu besterik ez naiz egin eta gaur atsaldean buelta bat eman det herritik (2.000.000 pertsona bizi dira bertan). Erdialdea dendaz beteta dago, erropa eta bitxi dendak, fruta denda baten bila aritu naiz eta ez dut ezer aurkitu, ea bihar zerbait aurkitzen dudan. Hotela oso ondo dau, eta nahiz eta nik ezetz uste, gimnasio, sauna eta pistina bat dauka, ez dau gaizki.

 

Laster arte

ENEKO

Termitxotx08

Aupa Kuadrilla!!!

 

Badirudi azken urtetako erosotasunaren mitxelinak gainetik kendu ta linterna erdikin Leize Txikira eruaten ginttuen espiritua berreskuratu dogula. Aurreko asteko bozketan itzelezko parteartzia euki dogu ta botua emun dauien guztiek Orion lotan geratzian aldeko autua ein daue. Beraz oin geratzen jakun bakarra parteartzaile kopurua zehaztia da. Batzuk konfirmau dozkue etorriko diezela ta ez dozuenak ein aste oso bat daukozue, datorren ostirala 14ra arte. Bialdu e-mail bat edo mezu bat mobilera.

 

Ez gara hasiko fiantzak eta ostixak eskatzen, bakoitzaren hitzai emongo dotzagu balixua, baina bai eskatzen doguna da seriotasun apur bat, ta agertuko garela esaten badogu saiatuko gara antolatzen dauenai ipurdixakin bistan ez uzten.

 

Beraz bakarrik gogoratu Termitxotx 08 Apirilak 5ian izango dala, Bazkarixa ta parranda Zarautzen ta lo Oriyon. Animau etorten, patxo bana, AIO!!! Anartz eta Leire.