Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Mexikon


 


 

Kaixo denoi:

 

Zelan zabiltzate? Nik dagoeneko egin ditut berriro 2 aste Mexikon. Egia esan ez dut gauza askorik egiten, astean zehar lan eta lan (ostegunetan futbol partida eta barbakoa, gero juerga). Zapatu honetan Estatu Batuetara joan ginen, hemendik 2 ordura dau kotxean, gero beste ordu bat zubia gurutzatzeko (aduana zubiaren beste aldean dau) eta azkenik nik permiso bat atera behar, beste ordu bat ilaran… Baina beno, gero erosketa mordo bat in nauen, 400 dollar gastau eta gaueko ordu bitarako hotelera buelta. Eguraldi oso beruak gabitz pasatzen, egunez 40ºCtik gora eta gero gauean 36ºCtik ez da jeisten… argazki honetan fabrikak ematen digun holako isostar bat edaten nabil, desidratazioa ekiditzeko da…

 

Zapatu honetan komunixo batetara gonbidatuta nau, bidali dizkizuet argazki eta kronika.

 

Ondo segi

ENEKO

Mexikon 5. astia


 


 

Kaixo denoi:

 

Ikusten dezuten moduan dagoeneko igaro ditut Mexikon 5 aste. Aurreko asteko ostiralean laneko baten despedida eduki genuen. Lehenengo fabrikak berak dauzkan barbakoak egiteko leku batetara joan ginen, eta bertan aritu ginen jan eta edaten eta gero lankide baten etxera joan eta bertan Party. Egia esan ondo egon zen, goizeko 5:30ak aldera eldu nintzen hoteleko gelara, eta gero zapatu dena gelatik irten gabe egon nintzen.

Ea 6. astea zelakoa irteten den.

 

Ondo segi.

ENEKO

Chipinque parke naturala


 

Kaixo denoi:

 

Dagoeneko nire hirugarren astebukaera pasatu dut Mexikon. Aste hau nahiko ondo joan da. Ostegunean futbolean joan nintzen fabrikakoekin, eta aurreko ostegunean ez bezala, oraingoan irabazi egin genuen (3 garagardo kaja). Gero beste 3 hartu genituen bertan edateko.

 

Ondoren laneko baten etxera joan, dutxatu, erropa aldatu eta taberna batetara, garagardo gehiago edatera. Ostirala gogorra joan zen. Zapatuan Chipinque izeneko parke natural batetan egon ginen, eta ondoren merkadillo batetako postu batetan burrito eta gordita batzuk jan ditugu.

 

Ondo segi eta laster arte

ENEKO

Futbol partidue eta barbakoa


Epa denoi:


Hemen jarraitzen dot, dagoeneko bigarren astebukaeran nago. Ostegunean lanekoekin futbolean joan nintzen, fabrikan bertan futbol zelaia daukie eta departamentuen arteko partiduak jolasten dituzte. Gero garagardoak edaten geratzen dira bertan (garagardoak fabrikak ekartzen ditu). Ondoren supermerkatura joan, barbakoa batetarako beharrezko gauzak erosi, eta lankide baten etxera joan ginen afaltzera. Bertan Mezcal izeneko edaria dastatu nuen, tekilan antzerakoa da. Ostiralean lanera joan aurretik aspirinak erostera joan behar izan nintzen.


Ondo ibili


ENEKO