Chanchun

Kaixo denoi,

Zer moduz? Dagoeneko igaro da aste bat Arrasate atzean utzi nuela,
momentuz dena nahiko ondo doa, lanean ez dou arazo handiegirik aurkitu,
hori betik da seinale ona.

Bestalde, hemen daukadan lagunekin harremanetan jarri eta
ostegunean buffet batetara afaltzera joan ginen, 4 eurogatik nahi dozun
dena jan eta edan… eskerrak ez garela askotan joango.

Zapatuan Maiatzak lehena izan zenez, lantegia itxita egon zen, eta
lagunarekin eguardiko 2tan elkartu, erosketak egin eta bere etxera
joan ginen afaltzera, bere mutila ere han zegoen, eta berak afaria
gertatzen zuen bitartean gu Xbox era jolasten ibili ginen, afal ostean
pelikula bat eta etxera. Domekan berriz lanera joan naiz

Argazki
batzuk jarri dizkizuet.

Ondo segi
ENEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude