Chan Chun azken egunak

Kaixo denoi:

Zer moduz? Dagoeneko amaitu ditut nire lanak Txinan (momentuz
behintzat). Bihar etxera itzuliko naiz, eta osteguneko pintxo-poteorako
hor egongo naiz!!! Astebukaera oso ondo joan da, Beijing-era itzuli
nintzen, bertan lankide batzuk baitzeuden, eta larunbatean erosketa
batzuk eta gero, ondo afaldu eta juergan irten ginen, Aurreko batean
tabernaz betetako kale majo bat aurkitu genuen eta bertara joan ginen,
goizeko 4etan itxi ziguten tabernak eta hotelera itzuli ginen domekan
turismo egiteko intentzioarekin. Domekan Olinpiadetako estadiora joan
ginen, bertan barrura sartu eta ikusgarria da, benetan merezi zuen 5€
ordaintzeak.

Beno ondo segi eta osteguneko pintxo poteorarte
ENEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude