Partidu bakarra falta da ligaxka amaitzeko (Arku vs Mon) baina honek ez du ezertarako balioko, izan be, final laurdenak zeintzuk izango diren erabakita daude:
Final laurdenak: Final erdiak: Finala:
1.- Poto vs Mon
2.- Peri vs Perea 1 vs 2 Ekainak 2
3.- Arku vs Egidazu 3 vs 4
4.- Axpe vs Eneko
Besteik barik, zorte on!
Peri-k ligaxkan esperotako maila eman ez arren, final laurdenetan, erraz hartu du mendean Perea. 40-18.
Final erdietan, Poto eta Mon Txikiren arteko irabazlearen aurka jokatuko du.
Gutxigatik baina Axpe txapelketatik kanpo geratu da! Axpe 35 – Eneko 40
Poto garaile: Poto 40 – Mon Txiki 27
Eta sorpresa galanta gainera!!! Egidazuk, Arku menderatu du 41-39. Zorionak Egi!
Lehen final erdia jokatu da. Eta espero bezala, pronostikoak bete dira. Potok 40-26 menderatu du Peri. Potok finalean, Eneko edo Egidazu izango du.