Suitza

  

Suitza. Hori izan da, gure oporrak igarotzeko aukeratu dugun herrialdea. 20 bat egunez izan gara bertan eta ezinobeto egon gara!

Suitza, mendia eta natura gustoko dutenentzat apropos aproposa da (hori da normalean esaten dena eta guk hau konfirmau egiten dotzuegu).

Albiste honi hasiera emateko Suitzako bandera jarri dugu, izan ere, Suitzako alde guztietan dago berau ikusgai!

Lausanan, campamento base egin (Eneko-ren lehengusuaren etxean) eta bertatik, egin ditugu mendi irteera ezberdinak (Aletsch eta Les Diablerets-eko glaziarrak, Zermatt, Interlaken, Gstaad, Vallorbe, Creux du Van, Chamonix, Rochers Du Naye, Le Saleve, Gemmmipass). Era berean, Berna, Friburgo, Lausana eta Luzerna hiriak ezagutzeko parada izan dugu. Tartean, uholdeak ere izan ditugu eta 2 egunez, etxean sartuta egon behar izan gara. Azkenik, bidaiari amaiera emateko, Munich-era gerturatu gara.

Suitza hitz gutxitan definitu beharko bagenu, honako balorazioa egingo genuke. Ez da garestia, ez behintzat guk uste genuen bezain garestia (2 – 2,5 euro kaña batek). Turismo aldetik oso ondo gertatua dago. Autoentzat bideak oso onak dira, eta 27 euro ordaindu ostean, libreak dira. Eguraldia (2 eguneko euriteak ezik) nahiko ona izan da (lainotua askotan). Parajeak ikusgarriak dira. Mendi altuenean ere teleferikoa eta jatetxea dago (domingero ugari hauetan). Teleferiko turistikoak nahiko garestiak dira. Suitzarrekin askorik ez dugu tratatu, baina inpresioa nahiko ona izan da.

Azkenik, esatea, R-11-a ezin hobeto ibili dala. Askok zuten Suitza-ra helduko ote zan zalantza, baina argi geratu da, dituen 25 urterekin, a tope dabilela. Suma y sigue: 340.000 km.

Suitzako zein Munitx-eko argazkiak hemen dituzue ikusgai.

2 iruzkin “Suitza” bidalketan

  1. Eneko Iturbe Galdos

    Epa.

    Zer moduz zabiltzate? ni momentu hoenetan lanetik irten berri, Chang Chun eko htolean nago.

    Gaur ez dut uste afaltzera irtengo naizenik, tripak naiko gaizki bait dauzkat.

    Aurrekoan iñurriak saltzen zituen denda batetan egon nintzen, esan zidaten rebueltoan onak zirela, eramango ditut batzuk elkartean jateko.

    ENEKO

    Erantzun
  2. Ima

    Joe, katu jana gutxi ez, eta oin iñurri rebueltua? Bueno, Txinan jaten badaue, zergatik ez hemen! Ekarri eta ingou bazkai bat soziedadian!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude