Kaixo denoi: Ez dakit denok jakingo dezuten, baina berriro nau Changchun-en (Txinan) bueltan. Oraingo honetan zorte apur batekin 3 bat astetan bueltan, saiatuko gara behintzat. Gaur, domeka eta lanera, egun normala balitz moduan, egia esan hobeto, hemen ez dau ezer ikustekorik eta gutxiago ere egiteko (batez be bakarrik bazauz!!!). Gaur domeka zenez ez geneukan lantegian jantokirik, eta horrenbestez kanpora joan gera, ondoan dagoen jatetxe batetara (nerekin zetozen Txinoak Mongoliako jatetxea dela esan didate), bertan ikusten dezuten bezala, kazuela bat atera digute, dena gordinik zegoen, eta mahai erdian dagoen suaren gainean ipini eta irakitzen jartzen denean, bertan arrantzatutakoa barrura (denetarik zeukan!!!) Aurreko bidaian Eskorpioia jan nueneko argazki pare bat ere jarri dizkizuet. Laster arte. ENEKO
Berriz be Txinan
Utzi erantzuna