Kaixo denoi:
Dagoeneko nire hirugarren astebukaera pasatu dut Mexikon. Aste hau nahiko ondo joan da. Ostegunean futbolean joan nintzen fabrikakoekin, eta aurreko ostegunean ez bezala, oraingoan irabazi egin genuen (3 garagardo kaja). Gero beste 3 hartu genituen bertan edateko.
Ondoren laneko baten etxera joan, dutxatu, erropa aldatu eta taberna batetara, garagardo gehiago edatera. Ostirala gogorra joan zen. Zapatuan Chipinque izeneko parke natural batetan egon ginen, eta ondoren merkadillo batetako postu batetan burrito eta gordita batzuk jan ditugu.
Ondo segi eta laster arte
ENEKO