Hileko artxiboak: urtarrila 2010

Nanjing

Kaixo denoi:

 

Batzuk jakingo dezuten moduan, Txina aldetik nabil berriro, oraingo honetan Nanjing izeneko hiri batetara etorri naiz, Shangai-tik 300 bat kilometrora dago. Nere asteko bizitza nahiko monotonoa da, goizean jaiki gozaldu eta 8etarako lanera, eta gero atsaldean 7etan hoteleruntz.

 

Gauetan inguruan dagoen jatetxe bakarrera joaten gara jatera, naiz eta hotel ederra izan, nahiko galduta dago eraikintze dabiltzan urbanizazion berrien artean, eta oraindik ez dauka bizirik.

Astelehenetik sapatura lana egiten dugu, eta igandea gauzak ikusteko erabiltzen degu, bidaia honetan lankide batekin etorri naiz.

Hemen jartzen dizkizuet argazki batzuk.

 

Ondo segi eta aprobetxau txikiteok, ez dakizue noiz amaituko diren eta…

ENEKO