Kaixo denoi:
Batzuk jakingo dezuten moduan, 3 aste pasatu ditut Korsica aldean nire lehengusiña Arantzazukin. Lehenengo egunean Calvi ra heldu ginen ferrian, eta Portoruntz abiatu ginen, Porton 2 egun egin genituen, bietan ibilaldi bat goizean eta arratsaldean plaiara, bertan uretan sartu nintzen lehen egunean medusa batek pikatu zidan…
Portotik St Florentera joan ginen, iparrean dago eta bertan beste 2 egun egin genituen, ondoren Cortera joan ginen, erdialdean dago eta Restonica izeneko bailara batetan hartu genuen kanpiña, bertatik mendi batzuk eta laku batetara irteera egin genuen.
Ondoren ekialdeko kostan Solenzanan egon ginen, eta ondoren Poto vecchion.
Azken eguna Ajaccion egin genuen eta bertan ferria hartu eta Nizara joan ginen, egun berean etxeraiño etorri ginen.
Ondo ibili eta laizter arte.
ENEKO