Hileko artxiboak: apirila 2009

Tangshan2


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz dena? Nik dagoeneko egin ditut 6 aste Tangshanen, dagoeneko itzultzeko irrikatzen nago, eskerrak datorren ostegunean horrutza noala. Gaur, 20 egun segidan lanean ibili eta gero jai eduki degu, pieza bat falta zelako, eta Tangshan hiria ezagutzeko erabili det, ez dau gauza handirik, 1976an lurrikara handi bat izan zen eta dena txikituta geratu zen, orain dena berria da eta interesanteena parke bat da, bertan egon gera.

 

Bihar berriz ere lanera, 3 egun geratzen zaizkit pieza berri bat egin eta itzuli ahal izateko, espero dena ondo irtetzea…

 

Ondo ibili eta osteguneko txikiteorarte!!!!

ENEKO

Tangshan


Kaixo denoi:

 

Hemen jarraitzen det, Txina aldean, seguruenik beste 3 astetarako edukiko det. Astebukaera hau lanean igaro det, sapatuan 11 ordu eta gaur domeka ere ordubiak arte lanean, baina azkenean amaitu det lehenengo pieza, hori isaten da zailena, hori eta gero gauzak normalean aguroago joaten dira…

 

Aurreko astebukaera ezberdina izan zen, nire lankide batzuk etorri bait ziren Beijing era, Makina herramienta feria bat zegoen, eta astebukaera eurekin igaro nuen. Sapatuan afaria eta mozkorra, eta domekan “The great wall” ikustera joan ginen. Astelehenean itzuli nintzen Tangshan era.

 

Ondo ibili eta laizter arte.

ENEKO