Txinan berriro…


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Batzuk jakingo dezuten moduan, txina aldean nabil, dagoeneko 2 aste egin ditut bertan. Ez det orain arte berririk jarri blogean, ez bait det ezer interesanterik egin, egia esan orain arte ez dut ezer egin.

 

Oraingoan Tangshan izeneko hiri batetako auzo industrial batetan nago, eta ez dago ezer ikusteko eta ez ere egiteko. Hotela ez dau gaizki, fabrikatik 50 metrora dago, eta fabrikakoa da, horrenbestez egunero hoteletik lanera eta lanetik hotelera…

 

Gauza interesante bakarra, bizikletan joaten nizela lanera, naiz eta fabrikako atea 50 metrora egon, gero nik lana egiten dudan pabelloia 5 minutura bizikletan dau. Argazki batzuk jarri ditut.

 

Ondo segi eta hurrengo asterarte (espero gauza interesantiauekin.)

ENEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude