Hileko artxiboak: martxoa 2009

Txinan berriro…


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Batzuk jakingo dezuten moduan, txina aldean nabil, dagoeneko 2 aste egin ditut bertan. Ez det orain arte berririk jarri blogean, ez bait det ezer interesanterik egin, egia esan orain arte ez dut ezer egin.

 

Oraingoan Tangshan izeneko hiri batetako auzo industrial batetan nago, eta ez dago ezer ikusteko eta ez ere egiteko. Hotela ez dau gaizki, fabrikatik 50 metrora dago, eta fabrikakoa da, horrenbestez egunero hoteletik lanera eta lanetik hotelera…

 

Gauza interesante bakarra, bizikletan joaten nizela lanera, naiz eta fabrikako atea 50 metrora egon, gero nik lana egiten dudan pabelloia 5 minutura bizikletan dau. Argazki batzuk jarri ditut.

 

Ondo segi eta hurrengo asterarte (espero gauza interesantiauekin.)

ENEKO

Chan Chuneko azken egunak


 


 


Kaixo denoi:

 

Zelan doa dena? laster ikusiko gera, dagoeneko amaitu baitut lana, eta hegaldia aurreratu det asteazkenera, horrenbestez, osteguneko poteorako eta ostiraleko poteora ere helduko naiz!!!! Banuen gogoa…

 

Beno azkenengo argazki batzuk jarri dizkizuet, aurreko zapatuan eguna libre naukan, eta eguraldi nahiko epela (-5ÂșC) zegoela aprobetxatuz, pasiuan irten nintzen, eta parke batetan laku izoztu bat aurkitu eta jendeak gurutzatzen zuela ikusita, ni ere animatu nintzen.

 

Bestela astea nahiko lasai joan da.

 

Laster arte

ENEKO