Kaixo denoi:
Dagoeneko beste aste bete pasa da. Astea nahiko ondo joan da, behintzat gauza txar barik (lanean). Bestela dena betiko antzera. Domekan Jin-ekin egun pasa joan nintzen, erosketa batzuk egiteko aprobetxatu nauen, eta gero pintxo morunuak jartzen duten jatetxe batetara joan ginen afaltzera. Astelehenean bi itzultzaileekin (Jin eta Li xiang) joan nintzen Hot Pot deritzon jatetxe batera, bertan mahai erdian ontzi bat jartzen dizute, salda pikante edo normalakin (edo biak) eta gero irakitzen jarri eta bertan zuk gertatzen dituzu gauza ezberdinak, haragia, perretxikoak, berdura mota denak, arrain albondigak…
Ostegunean lantegiko langileek afaltzera gonbidatu gintuzten, jatetxe txinatar normala.
Ostiralean guk gonbidatu genituen, jatetxe aleman batera, beno alemana izena eta garagardoa, zeren eta gero jateko arrak, arrain azala gelatinatuta… Hori bai garagardoa oso ona!
Zapatua lanera joan naiz, eta bihar Dumplinak egiten ikastera noa, baina hori datorren asteko berrietan ikusiko dezute.
Argazkixak hemen.
Ondo segi.
ENEEKO