Hileko artxiboak: azaroa 2008

Shangai


 

Kaixo denoi:

 

Zelan doa dena? Neri azkenean bidaia luzatu egingo zait, eta Arrasatera abenduaren 19an helduko naiz. Arazo batzuk eduki ditugu ChangChun-en en eta bihar Shangai-runtz noa. Gaur -15ºC eta bihar 20ºC, aldaketa ederra, udako erropak erosi beharko, ez bait daukat niki mangamotzik. Beno nire azkenengo argazki eta bideoak jarri dizkizuet, eta bihartik aurrera berriak Shangaitik helduko zaizkizute.

 

Ondo segi eta nireatik ere edan zurito bat.

 

ENEKO

ChangChun


 

Kaixo danoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Nik dagoeneko egin ditut 3 aste bertan. Azkenean ez naiz espero moduan datorren ostiralean bueltan egongo, lana atzeratu egin bat da, eta gehiago geratu beharko naiz. Aste honetan orain arteko eguraldi hotzena egin du -17ºC, baina gero 2 egunetan 0ºC tara igo da eta elurra ere egin dit.

 

Ea aste honetan gauzak ondo doazen eta ez den gauza larregi atzeratzen. Hemen dauzkazute astean ziarreko argazki batzuk.

 

Ondo segi

ENEKO

Chang Chun


 

Kaixo denoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Nik dagoeneko 2 aste daramatzat Txinan, ChangChun-en, eta egia esan behar badet, oraindik ez naiz hasi nire lana egiten, ostiral atsalderarte ez bait genuen makina kondiziotan ipiñi. Ea astelehenean hasten naizen eta astea ondo dihoan, bestela ez dut uste denboraz amaituko dutenik, gainera astebukaera honetan lantegian elektrizitaterik ez zela egongo esan zidaten, ondorioz ezin izan det zapatuan lanera joan. Eskerrak jarri didaten itzultzailea majia dela eta berakin igaro det eguna (zapatua) merkatal gune batetan gauza batzuk erosi, bazkaldu eta zinera (inglesesez zen). Asteko argazki batzuk jarri dizkizuet hemen-en.

 

Ondo segi

ENEKO

Chang Chun


 

Kaixo denoi:

 

Batzuk jakingo dezuten moduan, dagoeneko Txinan nago. Aurreko urtean egon nintzen hiri berdinera (ChangChun) etorri naiz, bertan igaroko ditut hurrengo asteak. Gaur goizean lanerako jaiki naizenean -11ºC egiten zuen, aurreko urtean -15ºC era ere heldu ginen…Hemen jarri dizkizuet 2 bideo1 / bideo2 eta argazki batzuk, batean nire hoteleko logela ikusi dezakezue, eta bestean egin ditudan afari pare batekoak dira.

 

Ondo segi.

 

ENEKO