Aupa, gente.
Zer moduz fan die San Juanak ba? Ondo espero! Argazkixetan bentzet ondo ikusten jatzue…
Neu ostera, Onintzakin West Highland Way, Glasgow ingurutik, Fort William-era doian 6 eguneko trekking-a egon naiz itxen. Onintzak beti auki izen dau buruan bide hau itxeko asmua, eta nik be ezin planai ezetzik esan. Nahiz eta eguraldia oso kaxkarra izen (Typical Scottish…), 4 euri egun, bata lainotuta eta bakarra eguzkitsua, merezi izen dau, 150 km-ko luzeria dauken trekking hau itxiak.
Batetik, Lomond lakua eta bestetik Glencoe izeneko mendikatia zeharkatzen ditxu, eta parajiak izugarrixak dia. Penia eguraldixa baina bueno, behintzet de lo malo malo, midges deitzen jakuen moskitu txiki eta nazkagarrixak ebitatzia lortu dou. Bero itxen dauenian (uztaila eta abuztuan adb) zonalde honetan ibiltzia ixa ezinezkua da, moskituak nonahi daz ta…
Bueno, ba sin mas, hemen bertan atarako argazkixak.
Take care and see you soon.
Ima