Mexikoko abentura gehixau



 

Aupa!

 

Ostiralean lanetik irtetzean Saltillo izeneko herri batera joan ginen, bidean garagardoa erosi, eta garagardoa edaten joan ginen bide dana. Gero Saltillon errekauak egiten ibili ginen (dena kotxean eta garagardoa edaten..).Goizeko ordubixetan eta 4 bat litro garagardo edan ostian lotara fan ginen.

 

Sapatuan eguerdiko 12tan etorri ziren nire bila, eta lehenengo gauza, garagardoa erostera fatea izan zan. Gero errekau batzuk ein eta gero jaira, banketeak egiteko leku batera joan ginen, eta bertan jatekoa, edatekoa eta musika grupo bat zauen. Bertan egon ginen, jan edan eta dantzan (nik dantza larrei ez) atsaldeko 8ak arte. Ondoren Los Rieles izeneko taberna batetara joan eta han edan eta dantzan aritu ginen goizeko 3:30arte.

 

Domekan nire bila etorri ziren goizeko 10etan, eta motokrosean ibiltzera eraman ninduten, nahiko ondo egon zen, eta ez nintzen asko jausi. Atsaldeko 3etarako bueltau eta dutxa baten ondoren lankide baten gurasoen etxera joan ginen, bertan elkartu bait zen familiakin, Mexikoko futbol ligako finala ikusi eta barbakoa bat egiteko, bertan aritu ginen jan eta edaten, eta atsaldeko 8etan hotelera buelta, maleta egin eta lotara agudo.

 


Holan joan da nere astebukaera, egia esan oso ondo ibili naiz. Argazki gehixau hemen.

 

Ondo ibili

Eneko

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude