Futbol partidue eta barbakoa


Epa denoi:


Hemen jarraitzen dot, dagoeneko bigarren astebukaeran nago. Ostegunean lanekoekin futbolean joan nintzen, fabrikan bertan futbol zelaia daukie eta departamentuen arteko partiduak jolasten dituzte. Gero garagardoak edaten geratzen dira bertan (garagardoak fabrikak ekartzen ditu). Ondoren supermerkatura joan, barbakoa batetarako beharrezko gauzak erosi, eta lankide baten etxera joan ginen afaltzera. Bertan Mezcal izeneko edaria dastatu nuen, tekilan antzerakoa da. Ostiralean lanera joan aurretik aspirinak erostera joan behar izan nintzen.


Ondo ibili


ENEKO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude