Hileko artxiboak: apirila 2008

Mexikon 5. astia


 


 

Kaixo denoi:

 

Ikusten dezuten moduan dagoeneko igaro ditut Mexikon 5 aste. Aurreko asteko ostiralean laneko baten despedida eduki genuen. Lehenengo fabrikak berak dauzkan barbakoak egiteko leku batetara joan ginen, eta bertan aritu ginen jan eta edaten eta gero lankide baten etxera joan eta bertan Party. Egia esan ondo egon zen, goizeko 5:30ak aldera eldu nintzen hoteleko gelara, eta gero zapatu dena gelatik irten gabe egon nintzen.

Ea 6. astea zelakoa irteten den.

 

Ondo segi.

ENEKO

Chipinque parke naturala


 

Kaixo denoi:

 

Dagoeneko nire hirugarren astebukaera pasatu dut Mexikon. Aste hau nahiko ondo joan da. Ostegunean futbolean joan nintzen fabrikakoekin, eta aurreko ostegunean ez bezala, oraingoan irabazi egin genuen (3 garagardo kaja). Gero beste 3 hartu genituen bertan edateko.

 

Ondoren laneko baten etxera joan, dutxatu, erropa aldatu eta taberna batetara, garagardo gehiago edatera. Ostirala gogorra joan zen. Zapatuan Chipinque izeneko parke natural batetan egon ginen, eta ondoren merkadillo batetako postu batetan burrito eta gordita batzuk jan ditugu.

 

Ondo segi eta laster arte

ENEKO

Futbol partidue eta barbakoa


Epa denoi:


Hemen jarraitzen dot, dagoeneko bigarren astebukaeran nago. Ostegunean lanekoekin futbolean joan nintzen, fabrikan bertan futbol zelaia daukie eta departamentuen arteko partiduak jolasten dituzte. Gero garagardoak edaten geratzen dira bertan (garagardoak fabrikak ekartzen ditu). Ondoren supermerkatura joan, barbakoa batetarako beharrezko gauzak erosi, eta lankide baten etxera joan ginen afaltzera. Bertan Mezcal izeneko edaria dastatu nuen, tekilan antzerakoa da. Ostiralean lanera joan aurretik aspirinak erostera joan behar izan nintzen.


Ondo ibili


ENEKO

Tigres – Pumas


 


Kaixo denoi:


 


Zer moduz? Ni hemen nabil, dagoeneko igaro det nire lehenengo astebukaera Monterrey-en, eta ez da gaizki joan. Zapatu goizean buelta bat ematera joan nintzen, erreka eskinatik doan paseotik eta atsaldean Tigres-Pumas futbol partidua ikustera joan nintzen. 2-0 amaitu zen partidua Tigre-en alde.


 


Domekan berriro joan nintzen erreka eskinako pasiora, paseo osoak 9km ditu (2 buelta eman nutzan). Goizean hoteletik irten nintzenean nahiko lainotuta zegoen, baina itzultzean eguzkiak irten eta orain kangrejuak baino gorriago nago.


 


Beno, ondo segi eta hurrengorarte

ENEKO