Epa denoi,
Berandutxo baina hemen doakizue nire alemaniako oporren kontakizuna.
Hemendik hegazkinez Stuttgartera joan nintzen eta bertara nire lagun alemaniarra (Pascal) etorri zen bila. Bere etxetik pasa ostean afaltzera joan ginen kanpora. Joan ginen jatetxean bertan egiten zuten euren garagardoa eta imaginatzen dozuen bezala oso ona zegoen. Han ondo afaldu eta edan ostean etxera bueltan joan ginen. Ordurako bere anai nagusia bertaratua zegoen.
Hurrengo egunean (2. eguna), “Oihan Beltz”-era joan ginen hirurok heuren familiako baserri antzerako batera. Han bere beste anai, arreba eta gurasoekin barbakoa bat eduki genuen (saltsitsak, oilasko antzerako baten petxuga, etab.). Arratsaldean parke antzerako batera joan ginen non zuhaitz gainean alde batetik bestera pasatzen ibili ginen. Oso ondo pasatu genuen. Gero ur jausi famatu bat ikusi eta etxera bueltatu ginen beste barbakoa bat jatera.
Hurrengo egunean (3. eguna), Estrasburgora joan ginen. Kotxea alkilatu eta Estrasburgon turismo egin eta gero Karslruhe-ra joan ginen bere anai bikiakin eta bere lagun txinatarrekin afaltzera.
4. egunean, Alemanian dagoen gaztelurik ezagunena ikustera joan ginen. Izena ez naiz gogoratzen baina Walt Disney hartan inspiratu zen bere gaztelua egiteko. Oso polita. Bueltan lehenengo eguneko leku berberean afaldu genuen.
5. egunean, kotxea aldatzen joan ginen, kasu hontan konpainiaz kilometro ilimitatuak ez zituelako eta gure kalkuluen arabera dirutza bat ordaindu behar bait genuen km.extrengatik. Gero lagun Korearrak batzera joan ginen Frankfurtetik ez oso gertu dagoen aeroportu batera. Batu eta gero Frankfurtera joan ginen eta Pascalen anai nagusiarekin turismo pixkat egiten joan ginen.
6. egunean, turismoan segitu genuen izena gogoratzen ez dudan hiri batean eta gero Stuttgarten dagoen Mercedesen museoa ikusi genuen.
7. egunean , Karlsruhen Pascalen anai bikiarekin bazkaldu eta Parisera joan ginen.
8. egunean, Parisen turismoa egin genuen egun zoragarri batean. Oso ondo egon zen.
9.egunean, honuntza etorri ginen eta Arrasatera denboraz ondo ibili arren, lagun Koreano batek zeukan arazo bategatikan, Internetez egin beharreko kontuak, Donostira joan ginan, nire ordenagailuak ez ziolako izten egin behar zuena egiten.
10.egunean, Donostin turismoa egin geben eta afari on baten ostean lagun Koreanotako bat Hendaiara eraman genuen trena hartzera.
11. egunean, Bilbon turismo, Gaztelugatze ikusi eta Donostira joan ginen afaltzera.
12. eguna, agurren eguna. Koreanoa Loiura eraman eta agurtu. Segidan Pascal Biarritzera eraman, fakturatu eta Biarritzen azken bazkaria eginda agurtu ginen.
Argazkiak hemen.