Kaixo:
Batzuk jakingo dezuten moduan, aurreko astetik Txina aldetik nabil, baina
lanian, ez beste batzuk moduan, oporretan etortzen direla… Momentuz iparrean
nabil, Chang Chun izeneko hiri batetan, 2.300.000 biztanle ditu, ez dau gaizki,
ia Euskal Herri osoa hiri batetan. Hemen momentuz eguraldia oso ona da, 15-20ºC
bitartean eta eguzkia.
Naiz eta lanera etorri astebukaeretan gauzak ikusten saiatzen gera, naiz eta
aurreko astebukaera, klabuakin pasatu genuen eta oraingoa ere martxa berdinean
doa, dena den ez dau gauza askorik ikusteko, Jauregi bat eta ezer gutxi
gehiago.
Dena den momentuz egin ditudan argazki pare bat jarriko dizkizuet, eta dudan
daudenentzat, BAI argazkikoa txakurra da, aurrekoan txakurra jaten den jatetxe
batetan egon ginen… Oso biguna da, baina ez dauko gustu larregi, oso haragi suabia. Horra noanerako txakurra ez, baina inurri batzuk eramango ditut,
rebueltuan jateko onak direla esan didate!!!
Laster arte.