Italiako Giroa

Egun gutxi barru emango zaio hasiera Italiako Giroari, eta honenbestez, fan al zare, tropela webgunearen bitartez egiten dugun koadrilako porran parte hartzeko zeuen txirrindulari taldia osatzen. Laguntza bezala, todociclismo eta esciclismo webguneak ikus ditzakezue.

Iaz, Italiako Giroan, 18k hartu genuen parte, eta aber ba aurten zenbat animatzen garen.

Normalian parte hartzen dogunok, badakigu zein den funtzionamendua. Aurrekotan parte hartu ez dauen koadrilakoren batek parte hartzea nahi badu, tropelako webgunean erregistratu, taldea osatu, eta Aurrera Bolie tropeltxoan bere taldea sartu besterik ez du egin behar.

1.- Bakoitzak 10 euro jarriko ditu (Sariak aurrerago finkatuko dira).
2.- Porrako lehenak, EKAINAREN 16an Leintze elkartean egingo den bazkaria DOAN izango du.
3.- Porran azken hiru postuetan geratzen direnek, bazkaria egiteko ardura izango dute Leintze elkartean. Ideiak hartzeko hemen duzue Arguiñanoren webgunea.

Iaz Udalako Bizikleta Igoera egin bagenuen (Hemen argazkiak), aurten EKAINAREN 16an Aramaioko Barajuen auzora egingo dugu bizikleta igoera. Egun horretan 10:00etan elkartu, igoera burutu, Barajuen-en Axpe-n soziedadian hamarretakoa, eta ostean, Leintze elkartean egingo dugu bazkaria.

Azkenik, esatea, taldea osatzeko epea, maiatzaren 12an, 13:00etan bukatzen dela. Eta argi, Tropelako listan azaltzen diren txirrindulari askok, ez dute azkenean parte hartuko, hortaz, emaiozue zeuen taldeari, ostiralean edo zapatu goizean, begiradatxo bat.

Agur!

17 iruzkin “Italiako Giroa” bidalketan

  1. Italiako giroaren sariak!

    Italiako Giroko sarixak finkatute daz. Azkenian 18k hartzen dou parte! Oinguen kale in dozkue, Susok, Herrarte eta Alkortak!

    Bakoitzak 10 euro jarriko ditxugu.

    – Etapako irabazleak:
    5 euro. (20 etapa die)

    – Sailkapen orokorrean:

    Lehenak: 20 euro eta bazkaria DOAN.
    Bigarrenak: 10 euro
    Hirugarrenak: 5 euro
    Azken laugarrenak (15. postuan): 5 euro

    – Sailkapen orokorreko azken hirurek:
    BAZKARIA egingo dute Leintze elkartean.

    Sobratzen diren 40 euruak Barajuen-eko hamarretakorako erreserbauko ditxugu.

    Lehen etapak badu irabazlea! Arku!

    Agur!

    Erantzun
  2. 2. etapa Egidazuk

    Hori da ekipua hori, Egi! Zer eta Aurrera Bolie tropeltxuan, lehen geratzearekin konformau ez, eta Tropela danian lehena geratu!!!

    5 euro zuretzat!

    Erantzun
  3. Mon-ek 10 etapa!!!

    Zorionak Mon! Balducci hori ez dau ixa inork ezauketan, baina zure kasuan behintzat, horrek balixo izan dotzu etapia irabazteko!!! 5 euro zuretzat!!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude