Maigret. Simenon. Paris.
Anagrama eta Acantilado argitaletxeak batu dira Simenonen hainbat lan argitaratzeko, tartean bi egun eskasean irakurri dudan Maigret duda (Anagrama&Acantilado, 2021, Caridad Martinezek itzulia) nobela beltz laburra.
Gutun anonimo batek abiatuko du trama, jakinarazten diote Maigret polizia judizialeko buru famatuari Parendondarren etxean krimen bat jazoko dela. Hor sartuko du muturra Maigretek Parisko, goi burgesiaren alfonbrapean, eta ohikoa den moduan zikinkeria ugari aterako da argitara. Polita da detektibearen noraeza partekatzea familia bitxi bat eta haien egunerokotasuna ulertu nahian, izenburua justifikatzen duena. Gutun anonimoa gauzatuko da edo adarra jotzen ari zaio bateren bat?
Onena, nola deskribatzen duen hiria Simenonek. Aztertzekoa jatorduen inguruko pasarteak, ze mimoz deskribatzen diren jatetxe eta tabernak -bada hor azpi-ikerkerta bat, partzialki egin dena autore jakinak, adibidez Vázquez Montalban hartuz, baina noir literaturak eta gastronomiak asko zor diote elkarri, esan bestela Camilleri, Simenon edota Jon Alonsori.
Txarrena, apur bat zakar amaitzen dela nire gusturako. Geratzen zitzaizkidanean hiruzpalau orri nire buruari niotson: ezin da horrela amaitu. Baina bai, horrela amaitzen zen. Galernak zapuztu duen udako arratsaldea bezala. Edota LABI batzordearen bilera bat bezala.