Order!

Calasso. Liburutegia. Anagrama.

Aurreko posta idatzi ostean, Mri buruzkoa, desordenari apologia egite horrek ondorioak ekarri dizkit. Nor eta John Bercow etorri zait ametsean “order!” oihuka eta izerdi patsetan esnatu ostean eskuan dudan lehenengo lanabesarekin ekin diot mamuak uxatzeari. Cuadernos Anagrama saileko liburua mesanotxetik hartu, oraindik begietako bekarrak artean gotor dirautela, eta buru-belarri ekin diot Roberto Calassoren Como ordenar una biblioteca (Anagrama, 2021, Edgardo Dobryren itzulpena) irakurtzeari, alegia.

Calasso aurten hil den idazle eta editore italiarra da, sona handiko Adelphi argitaletxeko buru, editore eta arima. Jorge Herralderen lagun, ez du alferrik goraipatzen Anagrama liburuan, lau testu labur dakartza besapean. Testu bakoitza enkargu edo mandatu ezberdin bati erantzuteko da eta horrek azaltzen du agian euren arteko ezberdintasuna: aldizkariei buruzkoa erudizio lana den bitartean, gogorarazi dit kirolean bezala ezagutza kide arteko maila ezberdintasunak izan aurkari izan irakurle-idazle gozamena uxatzen duela, liburu dendei buruzkoa dibulgatiboa da kasik.

Bitartean hainbat pasarte gozagarri eta beste batzuk ezadostasuna eragiteko modukoak. Hala gertatu zait liburuak markatzeko dioenari buruz. Calassoren ustez libururik azpimarratu edo marjinean apunterik idazten ez duen irakurleari mesfidantza zor zaio. Nik ez dut berdin pentsatzen, bistan da, eta badut horretarako argudioa. Ikasle nintzela 7. maila arte herentzian jaso nituen liburuak, txukun-txukun zainduak, eta herentzian utzi behar nituen. Amak gogor gaztigatzen ninduen liburuok zaindu eta arrastorik ez uzteko. Horregatik nik berdin jarraitzen dut nireekin, banitate hutsa da pentsatzea liburuek ez dutela bizirik edukiko gurekin igarotako denbora eta gero, eta estriptis jasangaitza zait beste baten apunteak irakurtzea. Astearte goiz batean edonoren txirrina jo eta aurretiazko abisurik gabe etxean presentatzea bestekoa.

Baina horiek baten maniak dira, Calassoren maniek besteko pisua dutenak. Beste orrialde askotan ez dago maniarik, ezagutza baizik, eta horregatik da interesgarria irakurketa.

El verdadero lector no necesita mucho: un poco de gusto en la decoración y en las luces es suficiente. Además, claro, de la posibilidad de pasar un rato confortable, dedicándose a esa actividad deliciosa que los ingleses llaman browsing. Lo importante es que pueda encortrar fácilmente los libros que venía a buscar y descubrir aquello que no sabía que estaba buscando. Y, también, que esto suceda en lugar adecuado, sin música de fondo (dado que hoy cada uno puede escuchar lo que quiera en sus dispositvos, sin molestar al prójimo). Así se podrá reconocer, hoy como ayer, la buena librería. Si esto no es suficiente, querrá decir que el libro en sí ya no es suficiente, y si el libro ya no es suficiente, entonces el mundo está escribiendo otra de las páginas oscuras de la historia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude