Ama ere Interneten solaskide

Domeka arratsaldean, lagunekin etxeko terrazatxoan bazkaldu ondoren, udako argazkien erakustaldia egin dugu. Eurenak ikusiak genituen eta gureak erakutsi behar haiei ere. Eta, horreta ari ginela (batean Barbadilloz lepo eta bestean eguzkipean egonda erretako porrotxoaren ondorioak nabarmen ageri ziren argazkia ikusi eta nahikoa barre egin ostean) gmailean sartu naiz, lagun bati argazkietako bat bidaltzeko asmoz. Orduan aita ere sarean ari zirela ikusi eta agurtu dut. Handik tarte batera erantzuna iritsi da. Berehala egin diot kasu, baina hurrengoan denbora gehixeago behar dute etxean. Baina hala batean! Sorpresa! Ama ari zitzaidan aitaren portatiletik. “Sekula ez dut txateatu, baina zelako dibertigarria dan hau!” bota dit. Ta, neuk, “zein za, ama?”, “zein bestela!”, “motel samar zabiz-ta” eta orduan argitu dit “tekla hauekin ez naiz batere ondo konpontzen”, “jakina, ama, portatilarenak ez dira-ta Olivettiarenak!”.
Sesio laburra izan da, baina telefonoz baino intentsoagoa iruditu zait; ama imajinaten nuen teklatu txikiak bere atzamarrekin, aspaldi hain azkar egiten zuen hura egin nahian eta oraingoan, baina, atzamarrak baino azkarrago ari zirela portatileko teklak.
Gustatu zitzaiolakoan nago, hortaz, izango dira txat sesio gehiago ere aurrerantzean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Al Andalus bisitan, atzera be

Erakarri egiten naute ikaragarri Al Andalus kulturako eraikinek. Granadara joan izan naizen bakoitzean Alhambra bisitatu beharra sentitu izan dut. Iaz Sevillan geldialdia egin genuen hango eta Giralda bisitatzeko. Aurten, berriz, Cordobako mezkita ezagutzera joan naiz. Hau ere ikaragarria iruditu zait. Alhambrak dituen hainbeste txoko eder ez izan arren, eta eliza katolikoaren eragina Granadako monumentuan baino gehiago igarri arren, mezkita ere zoragarria da. Zutabe basoa itzela da. Hara sartu eta geldi-geldi geratu nintzen, non nengoen ohartze aldera-edo.

Ohe-lagunak esaten dit nire odolak apur bat beltza behar duela izan, sasoi bateko andalusíen itxurakoa-edo. Akaso, izango da hori; azken baten, etxekoen Euskal Herriko zuhaitz genealogikoa nirekin hasi zen eta Extremadura ere ez dago Andaluziatik hain urruti. Han ere badira arrastoak, erromatarrenak diren arren gehienak. Auskalo.

mezkita2

Baina imajinatzeko guraria daukat; aurtengo udaran ibili naizen moduan sasoi baten ere ibili nintzela zutabe basoa zeharkatzen eta hango urrezko eta kolore anitzeko ormirudiez gozatzen.

mezkita3

Ibili nintzela laranja arbolez osatutako lorategian paseatzen eta hango ur emari txikiek sortzen zuten hots mehea entzuten eta sortzen zen hezetasunarekin freskatzen.

Cordobako mezkitaren kanpoaldea

Ibili nintzela…  ta zoragarria zela…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Aste Nagusikoak

Marijaiak

Udako oporrak amaitu dira niretzako. Horretxen zain hainbeste denbora egin ostean, betiko moduan, onena azkar baten pasatzen da. Lastima. Baina horrekin batera Bilboko jaiak ere iritsi dira eta egin dugu hara ere osteratxoa.
Euria egin zuen atzo, txosnetan bapo bustita antzokira igo giñen. Aurretik, baina, koadrilako bizkaitar athleticzale amorratuek, Athleticen Alde Zaharreko peñaren tabernara sartu arazi ninduten. “Marijo, hementxe hartuko dogu tragoa!”, “ados, eztot pentsatzen txarrik egingo doztenik;-)”. Eta tabernara bakarrik ez, txokora ere sartu giñen. Ta, hantxe hartutako da argazkia, Karmelo eta Aitor ondoan.
Gipuzkoan infiltratua ezkerrekoa eta Monika laguna alboan.
Ondo hartu gintuzten eta mokadutxoa ere eskaini ziguten; esparragoak, primerakoak! Gure aurpegiak hobeak izan zitezkeen, baina tira… Telefonoarekin hartutako argazkia dela jarriko dugu aitzakiatzat.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Opor premiñia ala obsesiñua?

Opor premiñian nao aspaldi honetan; atzo be lankide pare batek esan zosten nahikua “inpertinente” nauala eta “lasaitzeko, gutxi falta dala ta”. Eztakit ba opor premiñia obsesiño eztoten bihurtu. Bloga be zihero abandonaturik euki dot; hilabete luzian etxat berba erdi bat emon.
Uztailak bihar amaitxuko da, San Inazio egunez. Horretxen zain hainbeste denpora egin dot ze, emoten dau depresiñuak jota amaitxuko dotela bihar, oporretan egongo naizela barneratzen ezpadot. Zela izan leike urte guztia horretxen zain egon eta pare-parian eukitzeko momentuan zela egon jakin barik egotia. Personak aspaldik honetan endredauta gabiz, ta nik uste dot denbora lartxo daroiadala endredauta…
Zati baten desplazau egin biharko naiz, akaso.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Gora España!

Asteleheneko Goienkaria, 08-06-30

Lendakaris muertos talde nafarraren abestia gogoan, Zapatones-Aragonesen gorrien azkeneko partiduaren bezperan. Irabazi ala galdu gu, betiko, gorriaren alde. Aitortu behar dut, hasiera-hasieran, Wuayomingek
animatuta Portugaleko gorriaren alde aritu nintzela. Gero gorri
errusiarraren alde egin genuen, baina hark ere kale –gora entsaladilla
errusiarra–. Baina jakin badakit, penintsulako espainiarrez gain,
gurean ere milaka izan direla gorriari begira ibili direnak. Akaso
horregatik izan du kalean hain arrakasta gutxi, mediotan ez bezala, Ibarretxeren
galdeketaren lege proiektuak. Ze, azken baten, kantak berak dioen
bezala “Gernikako arbola baino euskaldunagoa izanda, selekzioak
jokatzen duenean ez dakit zer gertatzen zaidan”.
Ia Zapatitosek ere galdeketa debekatzeko tarte bat hartzerik duen Casillas ta konpainiarengatik “GoraEspañaka” jarduteko. Ze, uda iritsi da! Abestu dezagun udako kanta: “Gora España”. Eta, Alemaniak irabazi badu, euskaldunok behintzat badugu, udako kantaren alternatiba: jada Legebiltzarrena den “Galdeketa“; gaurtik aurrera, egunkari-irrati-telebista espainiar, eta euskaldun, guztietan!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Apustua ez dut irabazi

Bueno, listo. Badakigu zenbat boto zenbatuko diren biharko Legebiltzarrean, Ibarretxeren galdeketaren alde eta kontra. Nire apustua aldeko boto bi gehiago zen, baina azkenean bakarra izango da. Horixe esan dute komunistek. Uste baino lehenago amaitu da. Pentsatzekoa da ikusmina bat-batian jausi dela.
Baina, zergatik galdeketak aurrera egin dezan aukeratu?
“Ezker abertzaleak biharko plenoan ez du Ibarretxeren herri galdeketari bide ematea galaraziko, marko konstituzional autonomikoaren izaera ukatzailea eta PNVk marko hori gainditzeko inolako asmorik ez duela agerian uzteko”. Horixe esan dute EHAKren bozeramaileek prentsaurrekoan. Lau orrialdeko adierazpena irakurri dute. Baina horregatik da ala euskal herritarrei galdera egitearen kontra daudela adieraztea gehitxo delako?
Ba ez, beren agirian amaieran argi utzi dute: “Ezker abertzaleak, beti egon den bidean jarraitzen du. Euskal Herriaren eskubideen aldeko bidean eta PNVk eta PSOEk egin asmo duten iruzurraren aurkako bidean”.
Argi dago esperantzarako bide gutxi dagoela gure herrian.

Ere bitxia
Adierazpenean bada manualeko esaldi baten ondoren “ere” bitxi bat: “Ibarretxek dio bakea nahi duela, eta horretarako ‘ETA bere tokian utzi beharra’ dagoela. Hitz horien atzean estatuen biolentzia eta zapalkuntza estrukturala ezkutatu eta gatazka politikoa desitxuratzeko asmo zekena ezkutatzen da. Ez al da espainiar estatua ere bere tokian jarri beharra dagoena?”.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Autentica

Autentica. Bai, “c”kin. Halaxe esan zebalako Asier Arangurenek orain dala pare bat egun ETBren bigarren kalteko albistegian. Oinatz Bengotxearen amandriaz esan zeban. Seguru autentikia dana andriori; loibian domekako partidua sukaldeko telebisiñuan aurrian, hantxe sillian plantauta, ikusiko dabela aitortu zeban! Horretan be autentikia. Baina, benetan autentikia bere hizkuntzan berbetan itxen laga izan bazotzen izango zan.
Ze manixa dauka ETBk euskaldun peto-petuak pe kastellanoz jardunian erakusteko? Zegaitxik ezin izan zotzen andra hari benetan sentitzen daben hizkuntzan adierazten laga? Eztot entenditzen EITBk euskal hiztunekiko sarri-askotan erakusten daben errespeto falta hori. Eztot entenditzen ze erakutsi nahi daben EITBk euskaldun batek bi hizkuntzatan badakixela erakutsi bihar horrekin.
Ta, gañera. “pixka bat, es mucho”! Eskerrak lelo hori aldrebes jartzeko aukeria egin eztaben.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Apusturik egin nahi?

Asteleheneko Goienkaria (2008-06-02)

Ibarretxek,
herritarrek ez badute babesten, etxera joango dela; Urkulluk, bitartean, ezkutalekua aurkitu duela dirudi. Insumisoa
atera zaio lehendakaria eta abil ez badabiltza, Patxilopezek Ajuria Enea uste baino lehenago okupatuko du.

Madrazori ere
kritikoak oldartu zaizkio, baina komunistei esker erdi konpondu du kontua.
Komunistak, nonbait, giltza. Nire
hurrengo Biharamona orduko ezagutuko
dugu galdeketa egiteko lege proiektuak aldeko zenbat boto batzen dituen.

Bitartean, eta Wayoming Handiak egunero El Intermedio
telebista saioan esaten duen moduan, “lo
que España vota va a misa
” eta baliteke ekainaren 27an ere horrela izatea.
Gogora orain Patxi Zabaletak esan
ohi duena: “arerioak hornituko zaitu”. Batek daki. Amagoia Ibanek esaterako, joan zan barikuan Berrian idatzi zuenez, Bob
Dylanen abesti ezaguna gogora
ekarriz: “The Answer, My Friend, Is Blowin’ in the
Wind…”

Berri on bi: Txuma Murugarrenek blog berria sortu du. Atzo bertan gonbidapena
jaso nuen
. Bestetik, Extremoduro musika taldearen lan
berriko aurrerapena euren webgunean entzungai.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Lehendakari ‘inozoa’ ala ‘azeri kalkulatzailea’?

Galderetan planteatutakoari ezetz esatea ezinezko izango zaiola inori. Ibarretxe lehendakariak hala esan du (Berriako kazetari Imanol Muruak jaso du ondo bere iritzi artikuluan).
Sinetsita esan ote du lehendakariak, ala benetan inozoa da? Ze, beste aukera da galdera hau ala beste izanda ere ezezkoan egongo zirela “betikoak, berdinak” eta, beraz, lehendakariak kalkulatu duela hurrengo pausua: Zapatero berea egin ala ez,

  1. Legebiltzarrak ezezkoa badio, “zuek ez duzue nahi izan” esango die batzuei.
  2. Legebiltzarrak baiezkoa badio, “Zapaterori buruz, euskal gizarteari esango dio “ez gara, utzi ez digutelako”

Eta hauteskundeak deituko ditu, egunean bertan, ala ZPk egiten duenaren arabera. Beraz, inozo ala azeri? Egia esateko berdin-berdin dio.

Galdeketa nola egin nahi duen aurkeztu du Ibarretxek: ibilbide orrian jasota zetorren pausua egin du. Hemendik aurrerakoa bakoitzak bere gidoiari eustea, besterik ez. Batzuek lege proposamen itxia, negoziaziorako aukerarik ematen ez duena, delako lehendakariarena; beste batzuk, berriz, galdeketa egiteko aukera aurreikustea bakarrik jada, inondik inora onartu ezin daitekeen “bonberada” delako. Gainera, oraindik ere, komunikaturen bat irakurriko dugu politikagintzan inolako errespeturik gabe jardun nahi duten pistoleroek sinatuta. the organizationen ekintzek ondorio lazgarririk izan ezean, B serieko filma irudituko luke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

“Pertsona normalak ziren”

Irratian entzun dut lehenengo eta telebistan ikusi gero. Bordeleko denda bateko jabea ei da eta atzo gauean atxilotu zituztenei buruz “pertsona normalak” zirela esan du. Dendara joaten zitzaizkiola jatekoa erostera eta bai, neskak espainiar azentua zuela, baina gizonezkoak frantsesez ondo egiten zutela. Bigarren komentarioari buruz, ez dut ezer esango; baina, lehenengoa zertara dator? Zergatik izango da herritarren bat “indarkeriarekin” zerikusirik duelakoan atxilotzen dutenean beti dagoela bizilagunen bat edo auzokideren bat era horretako komentarioren bat egiteko prest eta kazetariren bat albistera ekartzeko prest?
Gauza bera galdetzen diot nire buruari etxeko indarkeriarekin lotuta norbait atxilotzen dutenean ere. “Normala” zela. Sekula ez dut jakin zer ekarpen egiten dion komentario horrek informazioari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina