Ama ere Interneten solaskide

Domeka arratsaldean, lagunekin etxeko terrazatxoan bazkaldu ondoren, udako argazkien erakustaldia egin dugu. Eurenak ikusiak genituen eta gureak erakutsi behar haiei ere. Eta, horreta ari ginela (batean Barbadilloz lepo eta bestean eguzkipean egonda erretako porrotxoaren ondorioak nabarmen ageri ziren argazkia ikusi eta nahikoa barre egin ostean) gmailean sartu naiz, lagun bati argazkietako bat bidaltzeko asmoz. Orduan aita ere sarean ari zirela ikusi eta agurtu dut. Handik tarte batera erantzuna iritsi da. Berehala egin diot kasu, baina hurrengoan denbora gehixeago behar dute etxean. Baina hala batean! Sorpresa! Ama ari zitzaidan aitaren portatiletik. “Sekula ez dut txateatu, baina zelako dibertigarria dan hau!” bota dit. Ta, neuk, “zein za, ama?”, “zein bestela!”, “motel samar zabiz-ta” eta orduan argitu dit “tekla hauekin ez naiz batere ondo konpontzen”, “jakina, ama, portatilarenak ez dira-ta Olivettiarenak!”.
Sesio laburra izan da, baina telefonoz baino intentsoagoa iruditu zait; ama imajinaten nuen teklatu txikiak bere atzamarrekin, aspaldi hain azkar egiten zuen hura egin nahian eta oraingoan, baina, atzamarrak baino azkarrago ari zirela portatileko teklak.
Gustatu zitzaiolakoan nago, hortaz, izango dira txat sesio gehiago ere aurrerantzean.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to Ama ere Interneten solaskide

  1. egilea: gurpil

    Polita

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude