Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Guatekia, modan jarriko dan fenomenua

Gertuko bati gehixen gustatzen jakona itxen ikustia, zela disfrutatzen dabilen ohartzia, ederra da. Atzo sentsaziño horixe euki neban Elgetako Espaloia kafe antzokixan. Ibanek, oin dala 3 bat hilabete komentau zoztanian Antzuolako jaixetan egindako guatekia aitxak Espaloian ingo zeban, komentauko notzala … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Guatekera etorri nahi?

Aitxak zapatuan, abenduak 27, guatekia egingo dau Elgetako Espaloia kafe antzokian. Udal Antzuolan egin zeban, Anelkar gobernuz kanpoko elkarian jaixan eta elgetarrek, antza, entzun dabe arrakastia euki zebala ta… Eurek pe gonbitxia egin dotze ta aitxak, zela ez, ezetz esaten … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Amesetan egindakuakin barreka

Despertadoriak jo dabenian “flipatzen” esnatu naiz. Amesetan egon naiz, antza, ta horixe etorri jat derrepentian gogora: amesetia. Benetan, penia amesetan ikusi dotena grabatzeko aukeraik euki eztotela! Zelako barriak bota ditxuten lankidiari deskribitzen saiatu naizenian. Han nitzan, atzera be, Durangoko Kafe … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

On line ikastaroen aldeko eta kontrakoak

Proiektuen zuzendaritza delako ikastaroan izena eman nuen, Asmoz Fundazioak antolatuta. Beti gustatu izan zait lan taldean aritzea eta taldea bera eta egin beharreko lana antolatzen jardutea. Horregatik, ikastaroaren berri izan nuenean ez nuen birritan pentsatu eta izena eman nuen, matrikulazio … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Laguna haurdun dagoela, eta ni negarrez

Benetan gauza bitxia gertatu zitzaidan atzo. Lagun batek deitu zidan haurdun dagoela esateko eta, emozioak eraginda-edo, negar malkoek ihes egin zidaten. Jakin banekien Nagorek umeak izatea nahi zuela, eta Ismak ere ezetzik etziola esaten gaia ateratzen zen bakoitzean. Etorriko zela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Azokako leihotik, asteburu osoa

Atzo arratsaldean iritsi nintzen Durangoko Azokara. Izaskun Ellakuriagari esku bat botatzera aurten ere durangokoazoka.com eta bestelako kontuetan.Hortaz, hemengo kontuak, egunotan, handik ekarritakoak izango dira. Azoka (I)Azoka (II)Azoka (III) Argazkia: Txelu Angoitia

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Franco Antzuolako ohorezko alkate izan da 59 urtez

Antzuolako Udalak ere izendatu zuen Francisco Franco Bahamonde herriko ohorezko alkate. 1949ko abuztuaren 22an izan zen. Pilar Etxaniz Zutik-Aralar-EBko zinegotziak bidali dit gaur orduko aktaren kopia bat. Egia aitortzeko, nik ez nekien Antzuolako ohorezko alkate izan dela kaudilloa 59 urtez. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Karneta? Ez, ekarri telefono mugikorra, itzuliko zara-eta

Joseba Azkarraga Justizia eta Lan sailburua ez zen Confebasken urteurren ekitaldian egon, “Errege Etxeak nortasun agiria ematera “behartu” zuelako (Berria).Baina ez dakit ba nortasun agiri “nazional” horri garrantzi gehiegi ez ote dion eman Azkarraga jaunak. Herenegun gasolindegian gertatu zitzaidanagatik diot. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Genero indarkeria hedabideetan

Horrela titulatu du Kazetarion Berdinsarea: Genero ikuspegia duen euskal kazetarien sareak gaur bere blogean.Kazetarigintzatik genero indarkeriarekin zerikusia duten albisteen tratamendu zuzena aldarrikatzen du Berdinsareak; era horretako eraso bakoitzaren atzetik historia pertsonalak, indibidualak, egon arren, hedabideen lana ez da hori azpimarratzea, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Denon diruak eta batzuen fama

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2008-11-24) Euskal kulturak hainbat titular ikusgarri eskaini dizkigu asteon. Eliseo Gil arkeologoak egindako lanaren inguruan Iruña-Veleiako aurkikuntzatako batzuk faltsuak direla jakin dugu. Zaharberritzaile lagun batek esan didanez, Gilek itzelezko ibilbide profesionala dauka eta dudan jarri ditu batzordeak baliabide … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina