Denon diruak eta batzuen fama

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2008-11-24)

Euskal kulturak
hainbat titular ikusgarri eskaini dizkigu asteon. Eliseo Gil arkeologoak egindako lanaren inguruan Iruña-Veleiako
aurkikuntzatako batzuk faltsuak direla jakin dugu. Zaharberritzaile lagun batek
esan didanez, Gilek itzelezko ibilbide profesionala dauka eta dudan jarri ditu
batzordeak baliabide zientifikoak ez dituela behar bezala erabili.

Hori gutxi balitz, Madrazok eta Azkaratek 702.000 euro emango dizkiote Kepa Junkerari euskal musika berritzeko eta kanpoan zabaltzeko.
Antzeko programa baterako, hau da, euskal musika gure mugetatik kanpo
sustatzeko, Jaurlaritzak 230.000 euro aurreikusi ditu, Euskadiko Soinuak
programaren barruan, 2009ko aurrekontuetan. Proportzionaltasun printzipioari
jaramonik ez, antza.

Horren haritik Javier Muguruzak euskal kontseiluaren aholkulari izateari laga dio. Euskal
kulturaren alde egin behar du administrazioak, bai. Baina euskal kultura
orokorrean hartuta eta ez sortzaile baten edo beste baten proiektuak bakarrik
bultzatuz. Horretaz ere jardun dut zapatuan Gernikako Trinkete “antitxokoan” Rafa Ruedarekin. Disko berria aurkezten dabil eta Gernikakoa bigarren
kontzertua zuen (abenduaren 5ean Durangoko Plateruenean). Esaten nion euskal
kultur sortzaileek beren iritzia agertu beharko luketela Jaurlaritzak hartutako
erabakiaren inguruan. Durangoko Azoka horretarako erakusleiho aparta izan
daiteke.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude