-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak
Kinielak gori-gori
Asteleheneko Goienkaria, 2007-06-04 Kiko Veneno ikusi barik geratu naiz; ez naiz Mundumira jaialdira joan. El hombre invisible diskoa aurkeztekoa zen abeslaria. Nor ote bada gizon ikusezina? Pako Aristiri egindako galderaren erantzunaren parte ote? “Zer nolako gizartea egiten ari garen” galderari … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak 2007-06-04, asteleheneko, goienkaria, hauteskundeak
Utzi iruzkina
Domekako emaitzen gaineko kinielarik egin nahi?
Ezagun batek kontatu dit bere lagun bati telefonoz deitu ziotela hauteskundeen gaineko inkesta egiteko asmoz. Lehenengo galderari egindako erantzunaren ostean, inkestatzaileak zera esan omen zion: “Barkatu, baina horri botoa ematen diotenen kupoa beterik dugu. Eskerrik asko”. Gaur, berriz, lankide batek … Jarraitu irakurtzen
Lagun batek dioenez, “megagaiaz”
Titular bikaina litzateke: “Irungo eta Hondarribiko konpainia tradizional eta mistoa Antzuolan elkarrekin atera dira”. Halaxe komentatu nion Kontuolako berriemaile Aintzane Irizarri. Baina Maribel Castello Irungo konpainia mistoko lagunak atzo Antzuolako udaletxeko balkoitik baieztatu zidan “goizean izan dira, baina arratsalderako ospa … Jarraitu irakurtzen
Ségolène vs Sarkozy
SER irrati katean asteburuan horrela iragarri dute gaur bertan egitekoak ziren Frantziako hauteskundeei buruzko irratsaio berezia. Behin eta berriz iragarri dute “Sègoléne-Sarkozy”. Lehenengoari bere izenarekin eta bigarrenari abizenarekin. Lehenengoari, emakumezkoari konfiantzatik; bigarrenari, gizonezkoari, abizenak ematen duen distantziatik.Kiroletan ere horrela egiten … Jarraitu irakurtzen
Done Jakue bidea (III)
600 kilometro egin genituen atzo aita bisitatzera joateko. Amari agindu genion zubia aprobetxatuko genuela eta Burgoseraino arrimatuko ginela. Aitak, baina, sekulako abiada darama eta Burgosen barik ia Leonera iritsita egon da; Palentziako probintziako Carrion de los Condes herrian zen atzo. … Jarraitu irakurtzen
Done Jakue bidean (II)
Badira lau egun Santiago bideari ekin ziola gure aitak. Egunero berba egiten du amarekin eta eguneko pasadizoen berri ematen dio. Lehenengo ibilbide egunean “egokitzen” aritu zela eta telefonoz deitzeko orduan lo geratu zen; amarekin hitz eginda geratu zen. Hurrengo egunean … Jarraitu irakurtzen
Done Jakue bidea egitera joan da nire aita (I)
Apirilak 17 ditu gaur eta Orreagatik atera da gaur aitxa Santiagora bidean. Done Jakue bidea egitea du helburu eta hilabetean edo bueltan dela agindu digu. Guri, etxekooi, eta Antzuola guztiari; ze, jakin dudanez hainbat aldiz aritu da kalean Done Jakue … Jarraitu irakurtzen
Toples librearen aldeko aldarrikapena
Lagun batek bidali didan lotura bati kasu egin (berak beste blog baten aurkitu du) eta jakin dut, Jordan Matter argazkilariak urte bi egin dituela New Yorkeko kaleetan titi biztan harrapatzen zituen emakumeei argazkiak ateratzen. Bitxia iruditu zait eta sartu egin … Jarraitu irakurtzen
Berriz ere euskara nahikoa ez, eta gaztelaniaz ere bai
Iaz, ekainaren 22an, idatzi nuen izenburu bera kopiatzeko gogoa eman dit oraingoan ere, baina ez nintzen errepikatu nahi; beste batzuk egin duten moduan: “Euskaraz egina dago eta, duen kazetaritza-balioagatik, guk eginiko itzulpena gaineratu dugu gehigarri berezi honetan”.Horixe zioen domekan Garak … Jarraitu irakurtzen
Heldu da (AG-07-04-01)
ETB2ren Teleberria ikustera ailegatu nintzen etxera atzo, Erramu domekan. Zain nintzen Iruñean batutako jendetza ikusteko eta Xabier Amurizak eta bere alaba Mirenek irakurri zuten euskararen aldeko mezua entzuteko. Baina, ez; etzan horrelakorik egon. Afrika Baetak aurkezten duen albistegian korrika Karrantzatik … Jarraitu irakurtzen