-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Kazetaritza
Goiena, komunitate multifuntzionala
Hamar urte joan dira! Atzo hainbati gogorarazi nien, Mikel Irizarrek esan zigula orain dela 10 urte “kazetari multifunzionalak” izango zirela Goienakoak. Orduko langileetako batzuei “susto” aurpegia geratu zitzaigun, zer zen asmatu ezinda. Atzokoa ikusita, ordea, bidea ondo ikasi dela azpimarratu … Jarraitu irakurtzen
Komunikabide “publikoak”
ASTELEHENEKO GOIENKARIA 2010-11-01 Ez dira lirikarako une goxoak; askotan entzundako leloa, baina, hala da. Jasone Agirre eta Maite Zurikarairi galdetu bestela; doala nire elkartasuna ETBko kazetari bientzako. Gure telebista publikoan Asier Odriozolak eta Andrea Arrizabalagak aurkezten duten gaueko albistegian, eguenean, … Jarraitu irakurtzen
In-presionaaaaaaaante!!!
ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-05-10) Zetan daukate antza Txiribitonek, Mister Beanek eta Patxi Lopezek? Hitz erdi bat bera ere ez dutela esan ETB1en. Andoni Agirregomezkortak zuzentzen duen Vaya Semanitan eguenean entzun nuen eta, aizue, barreka hasi nintzen! Batez ere, gure lehendakari jaunak … Jarraitu irakurtzen
EITBren irudi berria
Atzo estreinatu zuen eitbk irudi berria bere albistegietan. Gaur egun gorriz jantzi da; teleberri urdinez. Gorria kolore beroagoa delako-edo, horri begira geratu nintzen atzo; deigarriagoa egin zitzaidan urdina baino. Hasiera ezaguna egin zitzaidan; borobil horiek guztiak cuatro logoa gogorarazi zidaten; … Jarraitu irakurtzen
Politikan jarduteko bide berriak: Personal Democrazy Forum
Personal Democrazy Forum Europan izan naiz gaur egun osoan. Bartzelonan. AEBtik kanpo egin dute lehenengoz. Hainbat eta hainbat hizlari entzun ditugu, politikoak interneten, politika egiteko era berriak sareari esker, sarearen erabilera hauteskunde kanpainetan… Baina azkeneko mahai-ingurua izan da, niretzako behintzat, … Jarraitu irakurtzen
Entretenimendua?
Entretenimendua indartzea da EITBren apustua, bueno, entretenimendua eta albistegiak. Hala azaldu dau gaur bertan EITBko zuzendari nagusi Anberto Suriok. Baina, eztakit ba… Aurkezpena ilustratzeko eitbnet dagoen argazkia ikusita…
Ez euskaldun bat EITBko zuzendari nagusi
Alberto Surio kazetaria proposatuko Lopezen gobernuak EITBren zuzendari nagusi kargurako. Legebiltzarrak onartu beharko duen arren, pentsatzekoa da izena publiko egin den unetik, eta hainbeste kinielaren ostean, PPrekin adostua egongo dela eta gehiengo absolutoa hitzartua dagoela. Beraz, Surio izango da, bestelako … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Euskararen patria, Kazetaritza, Politika
Etiketak euskara, legebiltzarra, politika
Iruzkin 1