-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Egilearen artxiboa: marijo
Ama ere Interneten solaskide
Domeka arratsaldean, lagunekin etxeko terrazatxoan bazkaldu ondoren, udako argazkien erakustaldia egin dugu. Eurenak ikusiak genituen eta gureak erakutsi behar haiei ere. Eta, horreta ari ginela (batean Barbadilloz lepo eta bestean eguzkipean egonda erretako porrotxoaren ondorioak nabarmen ageri ziren argazkia ikusi … Jarraitu irakurtzen
Al Andalus bisitan, atzera be
Erakarri egiten naute ikaragarri Al Andalus kulturako eraikinek. Granadara joan izan naizen bakoitzean Alhambra bisitatu beharra sentitu izan dut. Iaz Sevillan geldialdia egin genuen hango eta Giralda bisitatzeko. Aurten, berriz, Cordobako mezkita ezagutzera joan naiz. Hau ere ikaragarria iruditu zait. … Jarraitu irakurtzen
Aste Nagusikoak
Udako oporrak amaitu dira niretzako. Horretxen zain hainbeste denbora egin ostean, betiko moduan, onena azkar baten pasatzen da. Lastima. Baina horrekin batera Bilboko jaiak ere iritsi dira eta egin dugu hara ere osteratxoa. Euria egin zuen atzo, txosnetan bapo bustita … Jarraitu irakurtzen
Opor premiñia ala obsesiñua?
Opor premiñian nao aspaldi honetan; atzo be lankide pare batek esan zosten nahikua “inpertinente” nauala eta “lasaitzeko, gutxi falta dala ta”. Eztakit ba opor premiñia obsesiño eztoten bihurtu. Bloga be zihero abandonaturik euki dot; hilabete luzian etxat berba erdi bat … Jarraitu irakurtzen
Apustua ez dut irabazi
Bueno, listo. Badakigu zenbat boto zenbatuko diren biharko Legebiltzarrean, Ibarretxeren galdeketaren alde eta kontra. Nire apustua aldeko boto bi gehiago zen, baina azkenean bakarra izango da. Horixe esan dute komunistek. Uste baino lehenago amaitu da. Pentsatzekoa da ikusmina bat-batian jausi … Jarraitu irakurtzen
Autentica
Autentica. Bai, “c”kin. Halaxe esan zebalako Asier Arangurenek orain dala pare bat egun ETBren bigarren kalteko albistegian. Oinatz Bengotxearen amandriaz esan zeban. Seguru autentikia dana andriori; loibian domekako partidua sukaldeko telebisiñuan aurrian, hantxe sillian plantauta, ikusiko dabela aitortu zeban! Horretan … Jarraitu irakurtzen
Apusturik egin nahi?
Asteleheneko Goienkaria (2008-06-02) Ibarretxek, herritarrek ez badute babesten, etxera joango dela; Urkulluk, bitartean, ezkutalekua aurkitu duela dirudi. Insumisoa atera zaio lehendakaria eta abil ez badabiltza, Patxilopezek Ajuria Enea uste baino lehenago okupatuko du. Madrazori ere kritikoak oldartu zaizkio, baina komunistei … Jarraitu irakurtzen
Lehendakari ‘inozoa’ ala ‘azeri kalkulatzailea’?
Galderetan planteatutakoari ezetz esatea ezinezko izango zaiola inori. Ibarretxe lehendakariak hala esan du (Berriako kazetari Imanol Muruak jaso du ondo bere iritzi artikuluan). Sinetsita esan ote du lehendakariak, ala benetan inozoa da? Ze, beste aukera da galdera hau ala beste … Jarraitu irakurtzen
“Pertsona normalak ziren”
Irratian entzun dut lehenengo eta telebistan ikusi gero. Bordeleko denda bateko jabea ei da eta atzo gauean atxilotu zituztenei buruz “pertsona normalak” zirela esan du. Dendara joaten zitzaizkiola jatekoa erostera eta bai, neskak espainiar azentua zuela, baina gizonezkoak frantsesez ondo … Jarraitu irakurtzen