2 titular, astebeteko aldea. Suteak nonnahi

Abuztuaren hasieran ohelagunak komentarioa egin zuen etxean: aurten ez dabiltza suteen albiste askorik ematen, ezta? Mallorcako sutearen ondotik esan zuen hori eta berehala entzun genuen Galizan suteak hasi zirela. Aieru bat bailitzan 2006ko Galiza sutan gogoratu nuen.

Sua Hego Euskal Herrian | GRAFIKOA

Gaur, berriz, El Pais egunkarian aurkitutako bi titularrek asaldatu naute. 2 titular eta astebeteko aldea. Lehenengoak dio 2013 izan dela azalera gutxien erre den urtea (“2013, el año con menos superficie quemada”). Bigarrenak, berriz, astebetean 2013an erretakoaren %20 erre dela (“El fuego devora en una semana casi el 20% de lo quemado en todo 2013“). Ikaragarria, azken hamarkadan erre diren baso hektarea gutxien izanda ere, hurrengo irudian ikusten denez, Paisek berak egindako grafikoan ikus daitekeenez:

Iturria: El Pais

Iturria: El Pais

Civio elkarteak egin zuen erreportaje bat suteen datuak batuz. Aplikazio bat da berez “España en llamas” eta, besteak beste, mapa baten kokatu dituzte suteak, urteen arabera (Galizako 2006ko 100 suteak ere agertzen dira, sute bakoitzean erretako azalerarekin batera). Civiokoek egindako ikerketa lanaren arabera 2001-2011 hamarkadako urterik latzena 2005eko uda izan zen: 188.697 hektarea erre ziren; hala ere, apirilean Espainiako Ingurumen Ministerioak aurreratu zuenez, 2012ko urtea izan zen askogatik kaltegarriena basoentzako: 209.855 hektarea baso edo 2.098 km².

Batutako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 2012an 242 sute egon ziren eta 1.800 hektareatik gora erre ziren baso zurkara eta belarkaren artean. Hemen ministerioaren datuak:

Iturria: Ingurumen Ministerioa, Civio-ren bitartez

Iturria: Ingurumen Ministerioa, Civio-ren bitartez

 

Kategoria: Ispiluari begira, Kazetaritza Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude