Goizeko 6:15etatik zain nago etxean. Ordu horretan jaiki naiz eta sekulako sustua hartu dut. Oraindik ilun-ilun zegoen, baina elur malutak erraldoiak ziren! Zuri-zuriak eta handi-handiak! Ai, ene! Kostaldean ere elurra egiten du!
Eta, horixe, oraindik ere etxean nagoela. Arrasatera joatekoa nintzen goizeko 8etarako, baina
Hauxe duzue, nire etxeko leihotik ikusten dudana. Elurra eta elurra eta nire kotxea OTAN aparkaturik.
Berriz ere jaitsi beharko naiz (goizeko 8:30ean jada egin dut), udaltzainaren izuna jaso nahi ez badut, behintzat.
Kaixo neskato!
Ni be arrapeu nau elurtiek oin ordu erdi lanetik bueltan, ta ia bertan geratu behar, ke bajon! Azkenien etxera eldu naz…, ta bero ez dagoenarren… gustora nau hamentxe… Laster arte!