Iñork pentsauko dau blog hau irakurritta, parrandia besteik itxen eztotela aspaldian, baina… Danak batera tokatzen die-ta euskal herri honetan! Antzuolakuak pe jun die; Karmen jaixak horrek pe, baiña egun hori baino batzuk lehenau ospatu die aurten be: uztaillak 12txik 15era bitxartian.
Nobedade haundixena euskal ezkontzia izan da. Usoa Agirre izan dan emaztegaixa, baina argazkixetan ikusitta dudak dauzkat gustura ote zeuan. Egixa esan, eguenian elkarrekin topau giñan, ordu txikixetan, eta txoritxo batek esan dostenez halaxe ibili ei da beste egunetan be; hortaz, pentsatzekua da senargaixa gustukoa ez eukitzia baiño gehixau bixamoniak eragindako aurpegi serixua izan da Uxona.
Neuk, badaezpada, eguena bakarrik egin neban herrixan. Neskalagunekin afarixa egin giñuan Ariñenian; han egon giñan Tomas Gesalaga eta konpaiñiaren kantu zaparradia entzuten, geu eta zapatuan beste ezkontza baten zitia zeukan Soraia eta bere lagunak pe. Haura izan zan “eskandalua”!
Gero, ba gerokuak; handik urten eta tabernetan, barruan eta kanpuan, dantzan eta batez be, zela ez, berriketan! Denboratxua nindoiarren-eta Antzuolatik agertu barik! Han ibili nitzan, batian Edurne, Rakel, Itziar, Amaia eta Mirenekin, baina gehixen-gehixenetan lagunak zain edo ni barik alde itxen euki nittuan, barriketera on moduan, danekin geratzen nitzalako kontu-kontari.
Agurtu neban jente mordua eta tarte batian herritxik berriz agertu barik egongo naiz, sobredosia eukiko dabe-ta, batek baiño gehixau nerekin.
Etxera jun aurretik, eta San Fermiñak pe bazienez oindio, bariku goizian entzierrua ikusi giñuan Gailurren. Marijek pertsiania igo zoskun eta gu barrura, telebisiñuan zain egon giñan eta 8retan: pun!! Etzan ezebe pasau, baina han egon giñan ui eta ui, minutu pare baten.
Handik etxera jutia erabaki neban ze, tabernatik urten eta sekulako eguzkixa somau neban… Eta holakuetan pasatzen dan moduan, “bajoia” haundixaua izaten da. Hortaz, etxera bidia hartu giñuan Jabik eta bixok, bidian Silbia eta Beñatekin juntau giñan eta kotxian igo gintxuan etxera; bera lanera zoiarren eta gu, berriz, ohera!
Datorren asteburuan be beste herri mordo bateko jaixak die, baina, pentsatzen nabil, tarte baten behintzat, atsedena hartu biharko dotela. Ikusiko dogu, ezta Uxo?
-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Ai, maja! Earki ibili ziñan orduan! Ondo asmau dozun moduan nere aurpegi hori bixamonan efektua zan. Eta hori eguakitzian! Domekan ez neukan askoz hobia baña aurpegi “ona” jarri biher ezkontza haundirako!
Zure aitta be dotore zeuan ezkontzan, de terrateniente andalú!
Ondo segi eta kontuz juergekin!