“Antzuolakoa naiz eta
daukat kontratu prekario
horregatik euskaltegira
noa birritan astero”.
Jarrai nezakeen bertsio librean, baina poesia edo bertsolaritza baino zati bat hobeto ateratzen zait “testo korrido”. Berbazaleon madarikazioa izango da, akaso. Laburrean ezin kabitu eta, orria bete arte, jario.
Kontua da, euskaltegian hasi naizela ikasturte honetan. Diotenez, gainera, goren maila (hori entzundakoan, berorren santutasun datorkit gogora). Ez dakit nik, hainbesterako gai izango naizen. Izan ere, maila izango da horretarako, goreneko mailara iristeko; ni, 4. hizkuntza-eskakizuna eskuratzearekin konformatuko nintzateke. Ikusteko dago!
Oharra: Barka egidazue Oskorriren “Euskaldun berriaren balada” abestiaren sasi bertsioa.