383 ordu/hilero kontsumitzen ei da espainiar estatuan online bideoa. Bataz beste 4 minutuko bideoak ikusten ei ditu erabiltzaile bakoitzak; Japoniarekin alderatuta dezente azpitik, bataz beste 10 minutu bideoko ei da kontsumoa, comscore etxeak egindako azkeneko estatistiken arabera.
Hala ere, bideorik gehien ikusten duten herrialdeak Turkia eta AEB dira, bideo laburragoak baldin badira ere, bataz beste, han ikusten direnak. Dirudienez, sare sozialen kontsumoak eragiten du horretan, Turkian.
Bestalde, eta interneten kontsumoari dagokionez, mahai gaineko ordenagailutik egiten dute 20,5 milioi lagunek espainiar estatuan eta 17,8 milioik bideoak ikusteko egiten du. Smartphone eta tablet bidezko kontsumoaren alde egiten dute 21,7 milioi lagunek.