¿Cómo se dise dos locos en euskera? Erraza zen Venenoren galdera erantzutea: Kiko Veneno eta Martín Buscaglia !. Eurak dira El Pimiento Indomable asmakizunaren atzean dauden bi musikari-bakarlari-zoroak. Bata bestearen bila aritu izan balira bezala, azkenean topatu dira eta sortu dutena definitzen zaila bada ere, ikuskizun dibertigarria egitea lortu dute. Bilboko Kafe Antzokian aritu ziren andaluziartutako kataluniarra eta Montevideoko uruguaitarra. Biak ala biak absurduaren sareak pozoinduta dabiltza, piper gobernaezina zuzenekoan.
Disko bakarra daukate, hortaz, bisak egiteko ere ere justu dabiltza. Baina, aizue, zelako sorkuntza ahalmena daukaten! “Don perogrullo, soy un gran fan tuyo” abestia da horren lekuko:)
Mursego ikusia nuen aurretik band-woman gisa erritmoak grabatzen, pedalekin, eta haren gainean beste hainbat doinu sartuz kantak osatzen. Buscagliak ere joko bera darabil eta ahotsarekin sortutako soinu (edo zaratekin), txaloekin, oinarri eletroniko batekin eta bururatzen zaion guztiarekin, unean bertan sortzen du kantaren egitura. Bitartean, Venenok gitarra afinatzeari ekiten dio; gehitxo ez ote den pentsatzen arituko balitz bezala, berea, tradizionalki, kanta biluziak izan direla gogoan-edo. Minutu erdi eskas baten badaukate kanta sortuta. Eta, nola errepikak oso itsaskorrak diren, bada, denok abestera!
Ratu on bat pasatzeko moduko showa da El Pimiento Indomable esperimentua. Aukera baduzue, etorriko den (edo ez) udako hitzordu egokia. Orijinalak izango dira zuzeneko guztiak, ezingo dira-ta berdin geratu, in-po-si-blea da!
Bideo estra! Albert Plak zuzendutako bideoklipak ere merezi du