Independentzia eguna, Antzuolan bai!

1 eta 2 Antzuolak irabazi; 3 eta 4, Bergarak galdu dau

Bergarak egin arren, ahalegin guztiak; Antzuolak irabazi INDEPENDENTZIA!

Argazkia: goiena.eus

Zenbat urte dira ba lehenengoz antolatu genuela Independentzia eguna? Goienako artikulu honetan esaten denaren arabera egin ditut kalkuluak eta lehenengoz 1997an ospatu zen! Gerora etena ere izan du, baina 2009an berriro hasi zen ospatzen Antzuolaren independentzia eguna, aitzakia hartuta, 5.000 dukat ordaindu zituela bere egunean Antzuolako herriak, Bergaratik bereizteko. Espainiako erregeari, gainera!

Lehenengo aldi hartan (aurreko mendearen amaiera, egin kontu!), eta memoriak kale egiten ez badit behintzat, ETB1n artean Txiskola saioa ematen zuten eta handik bueltan etorri ziren frontoira bazkaria prestatzera Orioko sukaldari-txiste-kontalariak. Norbait gogoratuko da oraindik, ziur!

Gaur eta bihar atzera ere izango dute gogoan Antzuolan independetzia eguna, eta, Euskal Herriko txoko guztietatik inbidiatan izango dira, Antzuolak bai independentzia lortu zuelako eta horixe ospatzen dutelako!

 

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude