Takoirik gabeko zapatak eta perlazko belarritakoak, hutsalkeriak?

Utzidazue garrantzirik gabeko gai bat, hutsala, aipatzen: Letizia erreginaren zapatak. Bai, badakit, azaleko kontuek ez luketela inoren arreta erakarri beharko, baina, aizue, gertuen daukagun erreinu horretako dama nagusiaren irudi-aukera ez da hutsala.

Iturria: © Casa de S.M. el Rey

Iturria: © Casa de S.M. el Rey

Bere zapata lauek, takoirik gabeko horiek (oxford estilokoak omen), eta gizonezkoen tankerako traje iluna ez dira ezdeusa. Pentsatzen jarrita, sinbologia asko daukate, are, Fitur moduko turismoa erakartzeko azoka nagusienaren inaugurazioan jantziz gero.

Serio plantaren itxura hartu nion, eta, era berean, garai bateko España beltza gogorarazi zidan. Soiltasuna adieraztea izango zuen helburu, akaso, baina España pobre harena, asfalto bako kaleena, jatekorik eta alfabetatzeko aukerarik ez zuten espainiarrak bizi zirenekoaren gogoeta egin nuen. Baliteke, dena den, nire imajinazioa izatea, ze, interneten aurkitu dut iazko Fiturreko inaugurazioan egon zeneko irudia, eta esango nuke berdin joan zela.

Eta, inora ez doazen kontuez ari naizela, AHTren obrak bisitatzen izan ziren emakumeen estiloa ere aipatzeko moduko iruditu zait. Berrian ikusi dut argazkia. Lehen planoan sailburua eta ministroa ageri dira, eta atzeko planoan Euskadiko PPko burua. Hirurak ilea lisatuta, ile-xerlo horiak, sorbaldara arteko adatxa eta belarrietan perlazko belarritakoak. Kasualitatea? Ez dakit, baina gaia hutsala izan arren, ez zait hain ezdeusa iruditu aizue.

Iturria:  Berria- ARP

Iturria: Berria- ARP

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Takoirik gabeko zapatak eta perlazko belarritakoak, hutsalkeriak?-ri

  1. marijo egilea: Marijo

    Elena, traje ilunen zalea naiz ni, ordea. Gehienetan beltzez janzten den horietakoa naiz. Hala ere, eta Letiziaren kasuan, bera bai izan lorontzi ekitaldi horretan, eta, akaso, horregatik erabaki zuen gizonezkoen itxura hartzea.
    Dena dela, atentzioa deitu zidana gehiago izan zen turismoaren azoka aukeratzea horrela janzteko; atentzioa ez deitzeko egin zuen, ala Espainiaren egoera ekonomikoa ez delako saldu nahi dutena, eta hobe delako diskrezioa?

    Eta, “itxuroso” egoteko sufrikarioena eztabaidatzeko soka berri bat irekiko dugu:)

  2. egilea: Elena

    Marijo, zer izango diren gauzak, neri agintean dauden emakumeen traje ilunak eta takoi bariko oinetakoek ez didate herri pobre baten itxura ematen, baizik eta guztiz kontrakoa, herri aurreratu baten itxura. Agintearen inguruan sarritan ikusten ditugun emakume takoi gehiegizkodunak, push up-dunak, lepoko-belarritako nabarmendunak eta koloretako soinekodunak, gogora ekartzen dizkidate herri pobreetako diktadoreen emazteak, edo loreontzi funtzio hutsa duten agintariak (edo haren emazteak). Edo Cristina Fernández.
    Ostera boterea, Angela Merkelek irudikatzen du.
    Perlak ez dira kasualitatea. Metxa horiak ere ez. Metxen inguruan hemen ibili ginen, Antigonan http://eibar.org/blogak/antigona/elkarrizketak-eta-ilepaindegiko-metxak
    Eta ile lisatuaren obligazio eta torturak, eta kiskurraren bazterketak ere, elkarrizketa luzea lagako liguke.

Utzi erantzuna Elena(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude