The Hole zuloan murgilduta

Holen gertatzen dena Holen geratzen da”, esan zigun Quequek Arriaga antzokia kabaret lizun bihurtua zela. Sartu ginen bada zuloan barrena eta ordu bi eta erdi egin genituen tenperaturak gora egiten zuela ohartuta; eta, benetan diotsuet, geroz eta bero gehiago egiten zuela han barruan. Lagunduko zuten horretan neskak titi bistan ikusteak eta poni zoroaren zakila gora eta behera hegaran ikusteak. Baita, ondo interpretaturiko strep tease bat erotikoa dela konprobatu ahal izateak, noski.

Iturria: http://theholeshow.com

Iturria: http://theholeshow.com

http://theholeshow.com/web/es/galeria/videos

Bosgarren astea zuen Hole ikuskizunak Bilboko Arriagan eta luzatu ere egin dituzte emanaldiak, irailaren 13ra bitartean aukera duzue jauzilariak, dantzariak, trapezistak eta deszifra ezinda geratu ginen bestelako pertsonaiak ikusteko. Tarteka, holako estrabagantzia batek ez diot inori kalte egiten, ezta?! Sexuaren erotikaz hain normal aritzea, jendez lepo dagoen areto batean, ez da ohikoa. Gure alboko senar-emazteak ez ziren eroso egon. Kabareta ezagutzeko adina bazuten eta, akaso, horregatik arrimatu ziren sesioaldira, baina jakina, han ez zen ohiko vedettik agertu, ez behintzat Normal Duvalen antzekorik. Bestelako nahasketa egin dute; eguneratu egin dute eta, tarteka, ikuskizun lohi izateraino. Tentsioa baretzeko barrea eragiteko tarteak ere badira.

Gainerakoan, nahiago dut Queque monologo esatari paper hutsean aritzen denean. Ze, Felix Linaresi entzun nion bezala, gutxienez ausarta behar du izan batek, gaur egun “revista de variedades” delakoa egiteko; horrek ere %21eko BEZa dauka, aizue!

Kategoria: Kultur ikuskizunak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 Responses to The Hole zuloan murgilduta

  1. Pingback: Biba Mexiko, que no la crisis! Cabaret Chihuahua | Desplazatua

  2. egilea: Jatsu

    Joe, ba akrobaziak eta ondo zeuden, baina txisteak eta gidoia orokorrean oso eskaxa iruditu zitzaidan, Quequeren monologoak Club de la comediakoak baino eskaxagoak, txisteak txarrak eta lehenago ere entzunak, Los Simpson telesailean besteak beste.
    Bukaeran esaten duzun moduan, “Revista” da gehiago kabareta baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude