The Guardian egunkariak I. Mundu gerraz egin duen multimedia lana udazkenean berriro argitaratuko dute eta hizkuntza gehiagotan egin nahi lukete. Oraingoz, 7 hizkuntzatan dago. Ikusgarria da!
Lehen mundu gerraren mendeurrena gogoratu da aurten hainbat modutan. Domino efektuz hasi zen gerra lazgarri hartaz asko irakurtzeko eta ikusteko aukera izan dugu azkeneko boladan. Era guztietako dokumentuak publikatu dira, baina The Guardian egunkariak egin duen multimedia erreportajea iruditu zait azpimarragarria, bikaina.
7 hizkuntzatan
Bideoa zazpi hizkuntzatan azpititulatu dute; bideoa bakarrik ez, idatziz jaso den informazioa ere badago irakurtzerik frantsesez, alemanieraz, italieraz, espainieraz, arabieraz eta hidieraz – Giza Zientzien eta Zientzia Sozialen akademia britaniarrak sustatutako hizkuntza programaren babesa izan dute lan horretan.
Lanaren arduradun Francesca Panettak azaldu duenez, udazkenean berriro argitaratu nahiko lukete hizkuntza gehiagotan eta horregatik eskatu die egunkariaren irakurleei anima daitezela itzultzen bestelako hizkuntzaren baten. Hona idatziz: firstworldwar@theguardian.com
Multimedia lanak 7 ataletan bideoa eta sakontzeko lan interaktiboa eskaintzen ditu bideo bakoitzaren amaieran; 3 bat ordu eman ditzakezu dokumentazioa guztia kontsultatzeko.
10 istorio kontatzen dituzte munduko hainbat lekutatik gerra nola bizi izan zen jasotzeko eta gerrari buruz hainbat herrialdeetako poetek esandakoa ere bildu dute. Dena The Guardian egunkariaren historiak era digitalean kontatzeko estrategiari jarraituz, ezinbestean elkarlanean, baita egunkari handien kasuan ere (100 milioi erabiltzaile bakar ditu hilera egunkari britainiarrak).
Informazio gehiago: Inside The Guardian blog
Erreportajea osorik: