Izen horixe jarri nion Multimedia Komunikazioa EiTB-EHU 2012-2013 master amaierako lanari. Aldez aurretik hasitako lan bat osatzeko asmoz egin nuen. Izan ere, masterreko praktikaldian zehar Berria taldean ikerketa bat egiten saiatu nintzen: “Informazio hedabideen web telebista ikerketa proiektua”. 2012ko maiatzean hasitako ikerketa haren helburua zen ikustea, era orokor batean, zein zen gainerako egunkariek bideoaz egiten zuten erabilera, hau da, zer nolako web telebista ereduak landu dituzten eta gainerako euskarrietarako egokitzapenak landu ote dituzten, besteak beste. Horretarako hainbat hedabide ikuskatzea proposatu zidaten, bai nazioartekoak eta baita zehazki Kataluniako hainbat proiektu komunikatibo ere.
Izan ere, bideoak idatzizko albisteen elementu osagarri —eta baita ordezko ere— bihurtu dira aspaldian egunkarien edizio digitaletan. Horietako batzuk, gainera, kanal propioa sortzea erabaki dute, bideo guztiak modu batean edo bestean erakusteko.
Bideoaren garrantzia, Interneteko kontsumitzaileen artean, ukaezina da:
- Espainiar estatuan, esaterako, hilero 20 milioi bideo online erabiltzaile daudela dio comscore etxeak
- Horri jarraituta, Interneten dauden bideoen %51 eduki profesionalekoak direla, alegia, albisteak direla, baieztatzen du
- Horren parean telebista kontsumoa aipatu beharra daukagu, ze, 2011n 239 minutu/pertsonako eta eguneko kontsumitzen bazen (Egedaren iazko txostenaren arabera): Europan ikusten den telebistaren %40 Internet bidez kontsumitzen da.
Beraz, ulertzekoa da bideoaren kontsumoaren zabalkunde horretan egunkari digitalek ere euren ekarpena egin nahi izatea, krisi ekonomikoari lotuta egunkarien kontsumoan gertatu den gainbeherari aurre egiteko modu bat ere badelako: alegia, bestelako bideak lantzea informazioa zabaltzeko. Hala bada, gehiago edo gutxiago prestatuta, euren bideo propioak sortzeari ekin diote informazioa emateko bide berri gisa.
Beraz, Master Amaierako Lana bi zatitan osatu nuen: batetik, Berriarentzako ikuskatu nituen egunkari digitalen WebTB Kanalak edo bideo biltegien deskripzio laburra. Eta, bigarren zati baten, ikusitako horren sakontzea eta ondorio zehatz batzuk biltzea.
26 adibide ikuskatu nituen guztira. Horien artean, egunkariak daude, baina baita ere Interneterako propio sortutako WebTB kanalak.
Gidalerro batzuk identifikatu eta baliatu nituen, lanaren bigarren zatiari ekiteko: 1)Youtube bideo plataformari buruzko tesian Rebeka Antolinek jasotakoa 2) eta Bartzelonako unibertsitateko irakasle eta, era berean, VilaWeb Tbko arduraduna den Roger Cassanyren ikerketa lerroa; hirugarrenik 3), bideogintza berriari buruz Andy Dickinsonek egiten duen bereizketa.
Bideo-albisteak izan nituen oinarri, hau da, informazioa emateko helburua zuten egunkariek euren edizio digitaletan ikus-entzunezkoaz egiten duten erabilera, eta ez entretenimenduko ikus-entzunezko saioak, nahiz eta badiren horrelakoak ere eskaintzen edo erakusten dituzten egunkariak ere.
- Rebeka Antolinek Youtuberi buruzko tesian dioenez, ordutegi zehatzen desagertzeak saioen laburtzea ekarri du. Erabiltzaileak agintzen du, ez banaketa kanalak. Webaren “Audiovisualización” fenomeno generikoaz hitz egiten du: kontsumoa era guztietako soporteetan hazten doa (blogetako bideoak, prentsa onlinekoak, web atarietakoak).
- Roger Cassanyk dioena da, Internetek erabateko askatasuna ematen duela bideoak sortzeko orduan, jada ez dagoelako parrilla bati lotuta bideo-albistea. Era horretan, berrerabilera presente, eta bideoak behin Internetara igota betiko izaten direnez, bideoak ahalik eta manipulazio gutxienarekin eskaini behar direla dio. Helburua litzateke, tenporalitaterik ez galtzea.
- Ildo horretan, sortzen da video ilustration deritzana; geroz eta hedatuago dagoen bideo mota, bideo informatiboei gagozkiola. Video ilustrationen helburua litzateke lekukotasuna ematea, gertatzen ari dena erakustea, unean bertan dagoena eskaintzea. Horregatik apenas dauka ediziorik. Horrekin batera, Andy Dickinsonek beste bi bideo mota bereizten ditu:
Story: Unitate informatiboa osa dezake berak bakarrik, koherentzia informatibo osoa duelako; telebista tradizionaleko albistegietako bideoei jarraitzen die eta Bulletin: Kasu honetan telebista tradizionalean bezala, aurkezlea dago eta telebista saioaren itxura dauka. Aurrekoak bezala, unitate informatibo osoa osa dezake berak bakarrik, nahiz eta aurrekoa bezala, testu idatziz ere laguntzen den egunkari digitaletan.
Aztertutako adibideetan 3 eratako bideo-albisteak edo bideo ereduak identifikatu nituen; izan ere, badira telebista saioak ekoizten dituzten WebTB informatiboak. Baina, interesgarria iruditu zitzaidan video ilustration hori gogora ekartzea, lotura zuzena duelako horrek, bideoa erakusteko erabiltzen den moduarekin. Hau da, bideo mota horrek, ezinbestean, testuingurua behar izaten du, bideoa hasiera baten erakusten den kokagune horretatik kanpo kontsumitzen bada, ikusleak jakin egin behar du zer, noiz, nor ari den ikusten. Beraz, bideoa huts-hutsean erakusteak ulermenean modu negatiboa eragin dezake. Horregatik, edizio digitalen web telebista ereduak, bideoak biltegian pilatzen dituztenean, egunkariaren edizio digitaleko artikulura inolako loturarik egin barik, bideo horrek zentzua galtzen du, lekuz kanpo geratzen da. Hori dela eta, erabilera hori izango duen bideoak story edo bulletin erakoa beharko luke izan eta ez, video ilustration deritzana.
Adibide batzuk azaldutakoa argitze aldera:
- Demagun, New York Times egunkariaren edizio digitalaren bideo kanalera jotzen dugula: ikusten denez, bideoarekin batera, gutxieneko informazio lagungarria eskaintzen da: titularra, data, egilea, albistearen laburpentxoa, baina baita ere egunkariko artikulura lotura: hiperesteka.
- Gauza bera egiten du esaterako Huffington Post egunkariak, baina kasu honetan, gaiarekin lotutako gainerako loturak eskaintzen ditu.
- Wahistong post-ek ere, gaiarekin lotutako beste albiste batera hiperesteka eskainiko digu.
- Eta, gertuagoko adibide bat aipatzeagatik: Kataluniako VilawebTV;artikulua
Aldiz, El Pais, Diario Vasco eta Correo, Berria, La Vanguardia, Ara, Zeit Online edo The Economist-ek ez dute euren bideo erakuslekutik egunkariaren edizio digitaleko artikuluetara loturarik egiten. Esan genezake, eten egiten dela egunkariaren eta web telebistaren arteko harremana. Edo gutxienez, bideo biltegia ez dela zuzenean kontsumitzeko leku bat, baizik eta edizio digitalean jasotzen dituzten bideoak biltzeko leku hutsa.
Aukeratu nituen 26 hedabideek erakutsi zidatena da, eskaintza oso zabala dela eta ez dagoela eredu bakar bat. Horregatik ezin izan dut bideo ekoizpenaren sailkapen itxi bat eratu. Hain justu, horregatik eutsi diot WebTB izendapenari, eta ez ditut bereizi multimedia kanalak, alde batetik, eta webTb kanalak, beste alde batetik: modu nahiko nahasian erabiltzen baitituzte kontzeptu biak.
Beste banaketa posible bat litzateke parrilladun WebTB-k eta bideo biltegiak, baina horretan ere denetarikoak daude; programazioa duten parrillarik gabekoak eta bideo biltegi garatuak eta, biltegi hutsak…
Hala ere, berritzaileak eta balio informatiboa duten hainbat adibide identifikatu nituen, nolabaiteko sailkapena egin behar nuela iritzita:
WEBTB BERRITZAILEAK | BALIO INFORMATIBOA DUTENAK |
• Huffpost Live: Zuzeneko saioetan darabilten estiloagatik; teknologiaz egiten duten erabilera. • UsaToday: Diseinuaren egituragatik; egunkari itxuratik erabat aldetzen da.
• Argia: Beranduegi saioagatik. Interneterako sortutako saio propioa, errekurtso gutxirekin osatutako adibide arrakastatsua. • Ara: Kanpoko eta etxeko albisteak lantzeko orduan egindako hautuagatik: nazioartekoa agentzia bidez; etxekoak saio propioen bidez. • Goiena.net–HamaiakTB: Barne antolaketagatik, bakoitzak ekoizten dituen informazioak amankomundean jartzeko asmatutako datu biltegi zerbitzuagatik. |
• AgoraNews: Streaming-aren erabileragatik. Orain arte gertaera eta ekitaldi asko “kubritu” barik geratzen ziren, baina emisio modu honek informazioa lantzeko modu berria ekarri du. • Vilaweb: Albisteen tratamendurako bideogintza estilo propioa lantzeagatik.
• ireport.cnn.com: Kazetaritza parte- hartzailea sustatzeagatik. Informazioa osatzeko modu berri bat, hartzailea ere parte-hartzaile bihurtuz, informazio iturri bilakatuz. |
Argi geratu zitzaidan ez dagoela eredu arrakastatsu bat eta bakarra; erabat bizirik dagoen kontzeptua dela web telebistarena. Agerkari digital bakoitzak bere bidea probatzen segitzen du eta batzuek agerkari digitala eta web telebista erabat bereizi dituzten arren —bai itxuran, bai eta egiteko moduan ere—, beste batzuek, oraindik, agerkariari ematen diote lehentasuna eta erabat loturik darraie, bideogintzaren eskaintzari aparteko ekarpenik egin gabe.
Hala bada, 11 ondorio bildu nituen:
1) Alde batetik, eta euren bideo erakuslekuetan egiten duten antolaketari erreparatuta, nagusiki bi eredu identifikatu nituen: Bideo biltegia, batetik, eta parrilladunak, bestetik. Bigarren hauek, gutxienekoak izan dira, ze, ikusi nuen bezala, Internetek ematen duen “askatasun” horrekin kontrajartzen da emisio orduak zehaztea. Bideo biltegien kasuan, aipagarriena da, batzuek biltegi horren antolaketan oinarritzen dutela webgunea eta beste batzuek, aldiz, bideoak nonbaiten gordetzeko baino ez dutela erabiltzen.
Muzin egin diote ohiko programazio parrillari |
Teknologiak zuzeneko emanaldiaren demokratizazioa ekarri du |
Bideo biltegien antolaketa anitza |
Esaterako, badira bideo biltegi eredu oso onak: Usa Today; eta oso txarrak: El Pais, La Vanguardia. Eta, badira ere parrilla itxia duten adibideak: HuffPost; eta programazioa izan arren, era malguagoan aritzen direnak (ordutegi finko barik): Ara. Gainera, badaude, zuzenekoaren, streming-aren, erabileran oinarritzen direnak: AgoraNews, eta horrek suposatzen duena: irits ezin naitekeen ekitaldi hori ere era informatiboan lantzeko aukera izatea, jakinda gainera, biltegian kontsumitzeko aukera ere egongo dela; baina baita, zuzenekoa geroago era informatiboan emateko darabiltenak: Vilaweb.
2) Bideo mota ere anitza da; ezin da identifikatu WebTB kanal bat bideogintza mota zehatz batekin, ohiko telebistan ikusten ez diren moduko edizio motak. Lantzen duten narratiba aldakorra da informaziozko bideoetan; hala ere, saio mota nahiko tradizionala izaten da, aurkezlea-platoa binomioari eusten zaio. Bideoen luzera nahiko laburra da kasurik gehienetan, kontsumorako euskarri aniztasuna kontuan izanik.
Web Telebistek ez dute bideo mota bakar bat jorratzen |
Bideoen iraupena ezberdina da |
Saioak egiteko joera |
3) Hein baten bideo mota berriak ere lan egiteko moduaren aldaketatik dator: kazetari multimediak edo video jounarlism egiten duten kazetariak behar dira web telebistetan. Kazetaritza mota honek bideogintzan sakontzea ahalbidetu du eta ikusi dugu ez dela unitate informatibo independentea, baizik eta artikuluari atxikitako elementu informatibo osagarria dela, egunkariarekin lotura estutuz.
Bideo informatiboek, esan bezala, testuinguru baten beharra daukate: edo bideoak testuingurua dakar ala beste medio batekin konbinatzen da; hau da, hiperesteka eskaintzen du egunkarira, bideoari testuingurua emateko.
Video jounarlism egiten duten kazetariak behar dituzte WebTBan |
Bideo-informatiboak beti eskatzen du testuingua |
4) Joera horrek guztiek dakarte dauden euskarri eta baliabide guztiak aprobetxatzea: euskarri mugikorretarako aplikazioez eta sare sozialez ari gara.
Euskarri berrietara egokitzen |
Youtube |
Web Telebistek sare sozialei garrantzi handia ematen diete |
Ze, ezin dugu ahaztu Internetez ari garela, sarean elkar-komunikazioa pil-pilean dagoela, dena dago elkar-konektaturik eta sare sozialek eta youtubek edukien zabalkundean laguntzen duten bezala, bideoen, informazioen, biziraupena luzatzeko ere balio dute eta horri gainera, kontsumorako euskarri berrien zabalkundea gehitu behar zaie, non egunkariek ere euren edizioak eta eskaintza osoa egokitu beharra daukaten, edozein lekutan eta edozein pantaila neurritan kontsumitu ahal izateko.
Gutxieneko gako batzuk, euskarazko WebTB batek kontuan hartu beharko lituzkeenak:
- Bideogintzaz egin nahi den erabilera argi izatea; ez da nahikoa bideoz laguntzea idatzizko albistea. Bideo biltegiak edo web tb kanalak koherentzia gorde behar du eta gogoratu bideo albisteek testuingurua behar duela. Horregatik uste dut gakoa antolaketan dagoela: zer eskaini nahi den zehaztu beharra dago, edukia horren arabera aldatuko delako.
- Medioen baliabideak neurtu behar dira. Bideogintzan aritzeak baliabideak exijitzen ditu eta asko erraztuko luke horretan, esaterako, kazetarien konbergentziak (kazetariak irudiaren tratamenduaz jakin behar du, ikus-entzunezko hizkuntza ezagutu behar du, diskurtso narratiboa multimedia da) eta baita ikus-entzunezko edukiak sortzen dituzten medioen konbergentziak. Biltegi bateratu bat lantzea interesgarria litzateke, bilaketak errazteko eta materialaren berrerabilera ahalbidetzeko. Youtube bihurtu da biltegi horretan; hortaz, ordainpeko kanalen eskaintza aztertzea interesgarria litzateke.
- Streaming-ean sakontzea. Asko dira antolatzen diren ekitaldiak gure inguruan eta gehienak galdu egiten dira behar den moduko hedapena ematen ez zaielako. AgoraNews moduko ekimenek erakutsi dute target zehatzei zuzendutako emankizunak bideragarriak direla. Gurera ekarrita, egunkari nazional batek eta tokiko hedabideek elkarlanean aritu daitezke era horretako zuzenekoak gehitzen joan daitezen eta euskarazko ekitaldien eskaintza sarean gehitzen joan dadin.
Pingback: Ikus-entzunezkoen kontsumo geraezina, mugikor eta ordenagailuetan • ZUZEU