PSE-EHBilduren pisuzko lehenengo akordio posiblea, gaur zortzi

UPyDren eskutik etor liteke, sozialista eta ehbildu talde parlamentarioen arteko lehenengo akordioa, X. legegintzaldi honetan. Ez dut hori baieztatzeko daturik, ez diet galdetu. Baina Eusko Legebiltzarreko webguneak zera dio:

Legebiltzar-Taldeak

  • Aurrekoak bezala, lehendakariak kargua hartu eta hilabete eta astebetera: Patxi Lopezek kargua hartu zuen
    2009-05-07an, eta IX. lehenengo ohiko osoko bilkura 2009-06-12an izan zen.
  • IƱigo Urkulluk 2012-12-15ean hartu zuen kargua eta lehenengo ohiko osoko bilkura, esan bezala, 2013-01-24an izango da.
  • Aurkeztu dizkioten zuzenketen artean, badago akordiorako aukerarik PSEren eta EHBilduren artean. Biek ala biek proposatzen dute lantaldea sortzea Legebiltzarrean, EAEko erakunde sarea
    aztertzeko.

<!–
@page { margin: 2cm }
P { margin-bottom: 0.21cm } Hortaz, eta UPyDk kontrakoa esaten ez badu (hau da, ekimena erretiratu),  gaur zortzikoa izan daiteke sozialisten eta ehbilduren lehenengo
akordio sendoa; UPyDren eskutik badator ere. Izan ere, Legebiltzarrean lan taldea sortzea parlamentuaren jardunaren parte da; gero, baina, horrek zer eman dezakeen ikusteko dago.

Kategoria: Eusko Legebiltzarra, Politika Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude