Oinezko pasabide arriskutsua Leioako unibertsitatean

Zeru urdin zoragarri horrekin, oinezko pasabide horrek ere zoragarria dirudi. Baina, guztiok ez bada, Leioako campusean ibili garen denok behintzat jakin badakigu, hango haize ufadak ez direla txantxetakoak. Horregatik ez dut ulertu zergatik egin den oinezko pasabide hori inolako babes edo estalpe barik.
 

Leioako campuseko oinezko pasabidea

Leioako campuseko oinezko pasabidea
Unibertsitatearen pareko biribilaren bestaldean dagoen kiroldegia eta garai bateko atletismo pistetatik, gaur egungo parkina, unibertsitatera joateko bidea da. Gainera, campusean aparkatzea beste “ezinezko” horietako bat denez, jende gehienak errepidea zeharkatu beharra dauka egunero.
Kontuan izanik zer nolako zirkulazioa dagoen inguru horretan, oinezko pasabide zoragarria eraiki dute; lanak oraindik amaitu barik daudela esango nuke, eskaileretan lurra bota dutelako eta pentsatzekoa da euria egiten duenerako horri soluzioren bat emango diotela; bestela katiuskekin joan beharko gara!
Hala ere, Leioako unibertsitatea zerbaitegatik famatua bada han inguruko haize ufadengatik da. Beraz, zergatik ez diote aterperik jarri oinezko pasabideari? Ala, hori ere amaitu barik dago? Inork baleki, argitu mesedez.

Kategoria: Ispiluari begira Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude